Arkeologiaren arloko profesional batentzat, zabortegi bat, putzu septiko bat edo hondakinak botatzeko balio izan duen beste edozein toki jakintza-iturri da. Izan ere, hondakinak ohiturez, merkataritzez, joerez, sukaldaritzaz, kulturaz… mintzo dira. Nicolás Zuazúa Iruñeko salestarren komentuan egindako arkeologia-lanen arduradunak zabortegi horietatik ateratako aurkikuntzez hitz egin digu.
Lurra eta itsasoa planetaren historian zehar bikotekideak izan dira eta modu berberean jarraituko dira etorkizunean ere. Lehortuko diren itsasoak eta urperatuko diren lurrak… guztiek Lurraren bizi zikloa osatzen dute.