Auzokoen erkidego batean beti egoten da bat ez datorren ahots bat. Zenbaitetan, gogaikarritzat hartzen da, baina, beste batzuetan, bere aldarrikapenak ongi entzuten direnean, arreta merezi izatea lortzen du.
Horixe gertatu da Burlatan Arga ibaiarekin, gero eta maiztasun handiagoarekin hiriguneari kalteak ekartzen dizkioten uraldiak eragiten dituen ibai horrekin.
Hala, Burlatako Udalak sustatu duen ekimen bat da Intxausti Berdea, hain zuzen ere, gogaikarria izateko bere arrazoiak dituen auzoko honen aldarrikapenak ongi uler daitezen.

Iruñean hiri-autobusei Billabesa esaten zaie. Duela100 urte La Villavesa S.A. Iruñeko garraio kolektiboa kudeatu zuen aurreneko enpresa izan zen eta hortik dator gaur egungo autobusen izengoitia.
Ika-mika askoren ondoren, 1999an, orain dela 25 urte, Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren ardura hartu zuen bere gain.
Denbora horretan asko aldatu bada ere, gauza bat mantendu da aldagaitz: Iruñeko eta Iruñerriko herritarrek hiri-autobusari deitzeko erabiltzen duten izena, billabesa.