“Konpostajeko maisu-maistrak”, “itsasoko zabor-biltzaileak”, “ekodiseinatzaileak”, “etxegile biojasangarriak”… Pertsona batek bere lan-bizitzan egin ditzakeen lanbideen katalogoan sartzen ari diren lanpostu berriak dira. “Enplegu berde” esaten zaie, eta duela bi hamarkada baino gehiago etorkizun handiko lan-aukera moduan ageri zaizkigu.