Badirudi produktu organikoetatik, birziklatuetatik edo era organikoan tindatuetatik abiatuta egindako eta nagusiki tokian bertan fabrikatutako gero eta produktu gehiago eskaintzearen alde egiten ari dela ehunen merkatua.  Esate baterako, multinazional ezagun batek kolore metalizatuen eta tonu pastelen alde egin du udaberri honetarako, eta bai “tie dye” estanpatuaren alde ere. Horiek denak modako joerak dira, baina botila birziklatuetatik edo poliester eta kotoi birziklatutik abiatuta lortu diren ehunak dituzten jantzietan aplikatuta daude. Multinazionalak…