Orain arte, urritik maiatzera arte, ahalik eta ur gehien pilatzen zen Eugiko urtegian, eta, ondoren, Iruñerriko udako eskariari erantzuten zitzaion. Baina klima-aldaketaren ondorioz, euriteen banaketa aldatzen ari da urtean zehar, eta, horregatik, kontrol eta neurri berriak abian jarri behar dira, zalantzazko etorkizun bati aurre egiteko
Kontrolak eta analitikak astero, uretan dauden algen jarraipen estua, edateko on bihurtu aurretiko uraren analisiak egunero eta tenperatura neurtzea. Eugiko urtegia behaketan eta azterketa pean dago etengabe, Iruñerrirako hornikuntza ezin hobea bermatzeko.
2016ko ekainaren 1ean, Coruñako Unibertsitateko espezialista-talde batek urpeko ibilgailu bat murgildu zuen Eugiko urtegiko uretan, kartografia batimetrikoa (urpeko gainazalaren erliebea) eta kalkulu morfometrikoak (urtegiaren tamaina eta forma) egiteko eta beste datu batzuk eskuratzeko. Azterlan hari esker, egun urtegiaren benetako dimentsioak ezagutzen ditugu eta badakigu, sortu zenetik, ez dela txikitu urtegiak ura biltzeko duen edukiera.