Europak erabaki du, hautabide arrazoizko bat dagoenean, behin erabiltzekoa edo erabili eta botatzekoa den formatuak aukera automatikoa izateari utziko diola. Ontziei buruzko Europako araudi berriak aldaketa mailakatua hitzartzen du hondakinak murriztean eta ontzien berrerabilera handitzean. Berrerabilera horrek ez du barne hartuko soil-soilik erresistenteagoak diren ontziak egitea; haiek itzultzea, garraiatzea, garbitzea, ikuskatzea eta berriro betetzea antolatzea ere barne hartuko baitu.
Ba al dakizu 2030etik aurrera ontziak Europako birziklagarritasun-irizpideen arabera diseinatu beharko direla? Hala agintzen du ontziei buruzko Europako araudi berriak. Horrek behartuko du eranskailuak, tintak, itxigailuak, etiketak, materialen konbinazioak eta formatuak berrikustera. Ondorioak izan beharko luke ontzi sinpleagoak eta homogeneoagoak dituen merkatu bat, bigarren lehengai errazago bihurtzeko gai direnak eta ontzi horiek osatuta dauden portzentaje birziklatuari buruzko informazioa ikusgai dutenak.
Belaki-hiria, euri-ura hartu, bildu, iragazi eta berrerabiltzeko gai dena, naturaren jokabidea imitatzen. Eredu hori premiazkoa da gaur egun klima aldaketa dela eta, horregatik ezartzen ari da Txinan eta Europako hainbat hiritan. Eta zer gertatzen da gure inguruan? Iruñerria garaiz erreakzionatzen ari da?
Ontziei eta haien hondakinei buruzko 2025/40 Araudi (EB) berria 2026ko abuztuaren 12an hasi zen aplikatzen oro har. Europak orain arte izan duen ikuspegia aldatuko du araudi horrek: kontua ez da ontziak bildu eta hobeki birziklatzea, baizik eta haien hondakinak murriztea.
Europan, klima-krisiaren eta hirietako airearen kalitatea hobetu beharraren aurrean, emisio gutxiko eremuak (EGE) tresna giltzarri bihurtu dira garraioa eraldatzeko eta herritarren osasuna babesteko.
Gaur egun, Europako 320 hirik baino gehiagok dituzte EGEak martxan edo prestatzen ari dira, eta aurreikusten da, aurrerantzean, kopuru hori handitzen joango dela.
Gaur egun, ehun-gaien ekoizpenaren % 13 baino ez da birziklatzen. Ehun-hondakinen 92 milioi tona iristen dira urtero zabortegietara. Eta hori gelditu eta amaitzeko unea iritsi da. Orain, indarreko legediak enpresak eurak egiten ditu beren hondakinen kudeaketaren arduradun, eta ekonomia zirkularra haien guztien helburu nagusi bihurtu da. Asmoa da ehun-hondakinak etorkizuneko produktuetarako lehengai bihurtzea.
Hiria gizatiartzea, pertsonengan ardaztea eta haietako bizi-kalitatea hobetzea da “trafikoa baketzearen” erronka. Zehazki, Europako hainbat hiritan ezartzen ari den neurri-sorta da, hirietan auto pribatuen abiadura eta kopurua murrizteko eta zarata gutxitzeko helburuarekin.
Munduko batezbestekoa baino bi aldiz azkarrago ari da berotzen Europa, eta muturreko beroa ondorio zuzenak izaten ari da hirigintzan. Landare gutxiago eta biztanle-dentsitate handiagoa dituzten hiriak zaurgarriagoak dira tenperatura beroekiko, eta horrek estres termikoa eragiten du, akatsak azpiegituretan eta energia-eskaera handitzea. Kontinente Zaharra egoerak eskatzen duen mailan egongo da?
EBk urtero milaka milioi tona lehengai kontsumitzen ditu bere ekonomiak elikatzeko. Material horien guztien % 12 bakarrik birziklatua da, 2030erako bikoitza izatea helburu den arren.
Europar Batasunak birziklatutako produktuen kontsumoa handitzea espero du, 2026an onartuko den Ekonomia Zirkularraren Legearekin. Posible ote da?












