2021eko udazkenaz geroztik, Iruñerriko Mankomunitatea edukiontziak elektronikoki irekitzeko sistema berri bat abiarazten ari da. 2022ko martxoan egindako karakterizazio-azterlaneko datuen arabera, edukiontzi marroietan bereiz bildutako gai organikoen kantitatea hirukoiztu egin da 6 hilabetean, hilabetean 81.640 kg izatetik egun hilabetean 280.876 kg izatera igarota. Irail honetan, eta gai organikoen %70 berreskuratzeko erronka izanda –Nafarroako Hondakinen Plan Integralak 2027rako jasotzen duen erronka–, Mankomunitateak berriro helduko dio kanpainari.

Iruñerriko Mankomunitateak proba pilotu bat abiarazi du jatetxeetan, bezeroek sobera gelditu zaien janaria etxera eramateko aukera izan dezaten. Helburua: sukaldaritzatik datorren janaria, ongi dagoena eta azkenean zabor bihurtzen dena, murriztea, eta bai herritarren eta ostalaritzako langileen sentsibilizazioa lantzea ere, jan-edanak eralgitzearen arazoaren gainean.