Ikastetxeko konpost-ontzitik ateratako konpostak elikatzen duen baratze bat haur-eskola baten barnean. 105 bularreko haur, ibiltari eta nagusiri zuzendutako heziketa-proiektua, zuzenean familiengan ondorioa duen ingurumen-sentsibilizaziorako proiektua. Hau “Zentzumenak lantzen” da, duela bi ikasturte Mendillorriko haur-eskolan abian jarri zuten ekimena.
Bertako hazien banku bat, haziak biderkatzeko baratze bat, haziak eta ezagutzak trukatzeko saioak, hiri-baratze bat sortzen ikasteko tailerrak, landareen osasunari edo hazien hautaketari buruzko tailerrak, eta baratzean lantzen diren sendabelarren onuren gaineko beste tailer batzuk. Horiek guztiek osatzen dute Mendillorriko Hazitokia proiektua, Iruñerriko landareen barietateak kontserbatzeko eta natura beti beren aliatu handi moduan ikusi duten pertsonen jakintza eta lan ona sustatzeko asmoa duen ekimen bat.
Milioi bat landare inguru dituen baso-hiri bat 30.000 lagunentzat, lorategi bertikalak, hiri-baratzeak… Gero eta toki publiko eta pribatu gehiago hartzen doazen zuhaitzez eta naturaz hitz egiten diguten adibide deigarriak dira.