Bertako hazien banku bat, haziak biderkatzeko baratze bat, haziak eta ezagutzak trukatzeko saioak, hiri-baratze bat sortzen ikasteko tailerrak, landareen osasunari edo hazien hautaketari buruzko tailerrak, eta baratzean lantzen diren sendabelarren onuren gaineko beste tailer batzuk. Horiek guztiek osatzen dute Mendillorriko Hazitokia proiektua, Iruñerriko landareen barietateak kontserbatzeko eta natura beti beren aliatu handi moduan ikusi duten pertsonen jakintza eta lan ona sustatzeko asmoa duen ekimen bat.
Hiri-nekazaritza gero eta ezagunagoa egiten ari da: baratzeak eraikinen teilatuetan, eraikinen arteko parterreetan, berdeguneetan, lorategi pribatuetan, hezkuntzako edo aisiako zentroetan, lurzorurik gabeko landatzeak… Arrazoiak eta baldintzatzaileak ikertuko ditugu.