Iruñeko San Frantzisko ikastetxeko korridore nagusia lorategi eseki bihurtu da. “Lorategi zintzilikaria” da, 1.400 hosto bakarrek eratua, ikasleek egunero egiten duten bidea beste modu batera begiratzeko eta itsutasun berdea borrokatzeko gonbidapen bihurtzen duena. Izan ere, nahiz eta etengabe bizi garen landareekin batera, askotan erreparatu ere ez diegu egiten.
Virginia Santos Itoiz izan da proiektuaren egilea, eta LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategia, ekimenaren bultzatzailea.

Iruñean hiri-autobusei Billabesa esaten zaie. Duela100 urte La Villavesa S.A. Iruñeko garraio kolektiboa kudeatu zuen aurreneko enpresa izan zen eta hortik dator gaur egungo autobusen izengoitia.
Ika-mika askoren ondoren, 1999an, orain dela 25 urte, Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren ardura hartu zuen bere gain.
Denbora horretan asko aldatu bada ere, gauza bat mantendu da aldagaitz: Iruñeko eta Iruñerriko herritarrek hiri-autobusari deitzeko erabiltzen duten izena, billabesa.

Ermitagaña HLHIP (Nafarroa) ingurumen-proiektu bat garatzen ari da, hezkuntza-komunitatea eta inguruan duen bizilagun-komunitatea eraldatzeko asmoarekin.
Bide horretan, asmamena eta sormena erabilita, loturak sortzen joan da, hainbat hezkuntza-, gizarte- eta ingurumen-ekimen gauzatzeko bidea ematen duten zenbait agenterekin.