Oro har, gogoko ditugu tximeletak. Ez dira beldurra eragiten duten intsektuak, ez eta, ziztada gogaikarrietarako arriskua dakartelako, ihes eginarazten digutenak ere. Ederrak izaten dira, koloretsuak…
Baina, hala ere, gutxi dakigu haietaz. Adibidez, gutxitan ohartzen gara ingurumen-kalitatearen adierazle bikainak direla. Edo hainbat mendean multzo eredugarri gisa erabili izan direla ikertzeko biologiaren, nabigazioaren, enbriologiaren eta abarren arloetan, eta, egun, klima-aldaketa aztertzeko.