Erleak eta basa-polinizatzaileak hiriko airearen kalitatearen bioadierazle onenak dira, eta, horrenbestez, positiboa da haien presentzia hiri-ingurunean. Europan, zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian, Ingalaterran, Eslovenian eta Alemanian, erleen presentziak emaitza bikainak eman ditu eta ez du eragozpen edo handirik sortu.
Espainiako legeriak debekatu egiten ditu abeltzaintza-ustiapeneko erlauntzak hiri-eremuetan. Alabaina, ez du debekatzen erleak edukitzea kontserbazioko edo didaktikako xedeetarako, baldin eta ez badira merkaturatzen erlauntzaren produktuak.

Egungo araudiak erlezaintzako ustiategi profesionaltzat hartzen du gutxienez 150 kutxa dituena. Baina Jaume Clotetek ez zuen inoiz kantitatea lehenetsi nahi izan, baizik eta produktuaren kalitatea eta erleen ongizatea. Horregatik egin zen hiri-erlezain, modu iraunkorrago eta errespetuzkoago batean lan egin ahal izateko erleekin eta haietaz bizitzeko, erleek hiri baten bizitzari ekartzen dizkioten onurak eta duten garrantzia gizarteari transmititzen dizkion aldi berean.