Osonako (Bartzelona) landa eremuetan gaua erortzen denean, istorio bitxiak idazten dira teilatuen azpian, baita teilen artean ere. Babesa bilatzen duten mozoloen istorioak dira, fauna basatiarekin berriro taupadaka hasten diren baserrienak, eta biodibertsitateari beren etxeko ateak zabaltzen dituzten pertsonenak. Testuinguru horretan, Grup de Naturalistes d’Osona elkarteak konplizitate sare bat sortzen ari da, gaueko harrapariek nekazaritza paisaiaren parte izaten jarrai dezaten.
“Erlaxatzeko, naturaz gozatzeko eta hildako pertsona maitearekin elkartzeko parke bat sortu nahi genuen. Ez mausoleo handirik ez eta panteoirik ere”. Eta badirudi Roques Blanqueseko hilerri hau asmatu zuten pertsonak beren helburua lortzen ari direla.
Viladecans hiria erleen laguna da, eta haiek aintzakotzat hartzen ditu hiriaren ingurumen-kalitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko. Hirian dituzten hiru erlauntzetako eztiarekin bisitariei harrera ona egiten diete, Erleen Etxean neska-mutiko eta helduentzako jarduerak egiten dituzte, eta etxebizitzetako balkoiek eta txorkoek lore erakargarriak erakusten dituzte, intsektu polinizatzaile horiek bila ibiltzen diren jaki gozoa aurki dezaten.












