Adin guztietako ibiltariak gerturatzen dira Irati ibaiaren ertzera oinetako erosoekin, entzungailuekin eta smartphone batekin, beste garai batzuez hitz egiten duten ahotsek eta akordeek 90 minutuan limurtzen uzteko prest. Agoizko bizilagunen ahotsak dira, ibaiaren gaineko oroitzapenak partekatzen dituztenak, eta, aldi berean, ingurune horretako landaredia deskribatzen dutenak.
“Caminar Aoiz – Agoitz ibilian” proiektua da, eta Laida Azkona eta Txalo Toloza ditu liderrak.
Iruñeko San Frantzisko ikastetxeko korridore nagusia lorategi eseki bihurtu da. “Lorategi zintzilikaria” da, 1.400 hosto bakarrek eratua, ikasleek egunero egiten duten bidea beste modu batera begiratzeko eta itsutasun berdea borrokatzeko gonbidapen bihurtzen duena. Izan ere, nahiz eta etengabe bizi garen landareekin batera, askotan erreparatu ere ez diegu egiten.
Virginia Santos Itoiz izan da proiektuaren egilea, eta LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategia, ekimenaren bultzatzailea.
Hirietako alde zaharrak, oro har, etxez, kale estuz eta asfaltoz beteta egoten dira, eta oso berdegune gutxi edukitzen dute. Hori dela-eta, Iruñean, LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategiak, bere Plantadanía programaren barnean, erakusketa bat eta lehiaketa bat proposatu ditu, balkoi-maistren lana agerian uzteko helburuarekin, emakume horiek (kasu gehienetan, emakumeak baitira), egunerokotik eta etxebizitzaren esparrutik, auzoak naturalizatzen lagundu baitute eta egiten jarraitzen baitute.












