Hiru urteko lehorte batek ekarri du bai Kenyako gobernuak bai eta Elikagaien Mundu Programak ere esku hartu behar izatea gameluak banatzen, esnea ekoizteko helburuarekin eta, hartara, herritarrak izaten ari ziren desnutrizio-arazoei aurre egiteko. Hala, Sanburu herrian ikusi dute nola joan diren desagertzen behiak, gameluen mesedetan, azken ugaztun hori bereziki prestatuta baitago klima-aldaketaren ondoriozko muturreko baldintzak jasateko.
Nolakoa da ura eskuragarri izatea oso zail duen herri baten bizimodua? XXI. mende bete-betean, guretzat irudikatzen oso zaila den errealitate bat bizi dute Turkanako biztanleek. “Gosearen aurkako ekintza integrala Kokuseleiko hiru komunitatetan, Ipar Turkanan, Kenyan” proiektuari esker herri horren bizimodua errotik aldatzen ari da.