Gure jantzien etiketak aldatzen hasi dira, gure kontzientziak egiten doazen era berean. Marka handi asko eta bai ehungintzako etxe txikiak ere beren jantzietan ehun iraunkor berriak sartzearen alde egiten ari dira.

Modak eragin handiak ditu ingurumenean eta giza eskubideetan, eta bai ekonomia pertsonalean ere. Gero eta gehiago dira moda iraunkorraren alde egiten dutenak. Hona hemen gogoeta batzuk egiten dituzun hurrengo erosketek benetan merezi izateko.