Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC Pamplona-k autobus bat eman dute Santo Domingoko udalerriko eskola-garraioaren zerbitzua hobetzeko, Cabo Verden. Dohaintzari esker, “Ayuda contenedores” Nafarroako GKEarekin lankidetzan, eremuko egiturazko pobreziaren aurka borrokatu eta ikasleei segurtasunez eta erosotasunez bidaiatzeko modua eman nahi diete.
Kolonbiako biblioastoa, Thailandiako biblioelefantea, bibliobizikletak, biblionetak eta bibliobusak. Bakartuta dauden herrietara eta husten ari diren eremuetara kultura eta irakurketa helarazteko garraiobide bat modu eraginkorrean erabiltzearen adibideak dira horiek guztiak. Pertsona askorengana iristen den bidaia eta, era berean, ekiditen duena pertsona askok bakarka bidaia bat egin behar izatea.
Mugaz haraindiko lankidetzarako proiektua, landako eta mendiko inguruetan bizikletaz ibiltzea sustatzeko helburuarekin. EuroVelo 3 ibilbidearekin, ardatz egituratzailearekin, landa-arloko herriak konektatuko dituzten bizikleta-ibilbideen sarea. Konektibitate jasangarria herrien artean, landako eta hiriko esparruaren arteko batasunari eusteko. Hori guztia da Bicimugi, une honetan adineko pertsonak edo mugikortasun murriztua dutenak triziklo-bizikleta elektriko egokituan paseatzeko boluntarioak biltzen ari den proiektua.
Landa-eremuetan mugikortasuna ez da hiri handietakoa bezalakoa. Gehienetan, auto pribatuaren erabilerara murrizten da, sarritan autobusak ordutegi eta ibilbide urriak izaten baititu. Metroak eta tranbiak ez dira haietara iristen. Ia ez dago taxirik. Berehalako mugikortasuneko beharra, ordea, hiri handietan eta herri txikietan existitzen da. Zein da irtenbidea, beraz?
Patxi Mirandak KUDEA>Go! sortu du, elkarlaneko mugikortasunerako plataforma bat, landa-inguruneko herri edo eskualdeetarako.
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) munduko 174 hiri jendeztatuenetako giza mugikortasuna aztertu du, eta ondorioztatu du hirigune sendoa duten hiriak bizi-kalitate handiago batekin lotzen direla: garraio publikoa gehiago erabiltzen da, ibilbide gehiago egiten dira oinez, auto gutxiago dago, kutsadura gutxiago, eta larrialdiei ere arreta hobea ematen zaie.
Gure osasunerako ezagunak diren onurez gain, egunean aktiboki emateak 6.000 eta 10.000 pauso artean* gure etxeko ekonomia hobetu dezake eta bai gure inguruneko ekonomia ere. Gainera, ingurumen-onurak izan ditzake, segurtasunekoak eta sozialak.