2024an, Iruñerriko bio-hondakinen (edukiontzi marroietako gai organikoak, etxeko eta auzoko konpostajean jasotakoa eta hondakin berdeak) gaikako bilketan 28.444 tona jaso ziren, hau da, sortutako guztiaren % 46,28. Nora joan ziren? Zer bihurtu ziren? Zer abantaila izan zituen gai organiko horiek berreskuratzeak?
Gai organikoak gure lursailetarako ongarri bihur daitezke eta bai energia ematen duen biogasa ere. Zergatik galdu behar ditugu?

Mancoeducak eta Hegoalde ikastolak proiektu batean parte hartzen dute. Proiektu horretan, enara azpizuriak eta sorbeltzak behatzen eta aztertzen dituzte ikastetxearen inguruan, eta auzokoen arteko komunikazio-kanpaina bat diseinatzen eta abian jartzen dute, hegazti horien babeslekuak gordetzeko.

Gaizki sailkaturiko hondakin esaten diegu ez dagokien edukiontzira botatzen diren eta ongi botata daudenak kutsatzen dituzten hondakinei. Edukiontzian halakoak egoteak zaildu eta, batzuetan, ezinezko egiten du hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea, eta, horrenbestez, baliabideak eta dirua galtzea ekartzen du berekin. Jatorrian hondakinak ongi bereizteak eragozpen horiek guztiak saihesten ditu eta hondakinak material berri aprobetxagarri bihurtzen laguntzen du. Aukera honi ihes egiten utzi behar diozu?

Janzten ez duzun zenbat arropa daukazu armairuan? Pentsatu al duzu inoiz arropa hori baztertzea? Jakingo zenuke nola egin? Galdetuko zenioke zeure buruari nora iritsiko litzatekeen? Edukiontzi arrosetan edo garbiguneetan jasotzen diren ehun-gaien % 75 inguru primeran berrerabil edo birzikla daitezke. Bihur ditzagun hondakin horiek baliabide.

Sarriguren BHI institutuan, DBHko 1. mailako ikasleek “Sarri for Future” programa jarri dute abian, eta, hala, haren bitartez Ingurumen Batzorde bat sortu dute, ikastetxearen ekoauditoretza egiteko, ingurumen-arazo nagusiak identifikatzeko eta haiek konpontzeko irtenbide zehatzak proposatzeko bidea eman dien gunea. Sarriguren BHIko ekimenak argi erakusten du gazteak ingurumen-arazoen irtenbideak bilatzean inplikatzea posible dela.

2022ko irailaren 20an, sute batek Ezkaba mendiaren mazelak suntsitu zituen. Doña Mayor ikastetxe publikoa menditik oso gertu dagoen auzo batean dago, eta bertako ikasleak atsekabetuta gelditu ziren. Dena den, atsekabea gainditu eta laster ikusi zuten erronka aukera bihurtzeko eta “Ezkaba Reforest´action” proiektuari ekiteko modua, ingurumen- eta hezkuntza-eragin handia izan zuen proiektua.

2021ean, Iruñerriko Mankomunitateak (IM) EHGan gutxiago kutsatzeko energien II. plana onartu zuen, kutsatzen duten autobusak progresiboki ordezten joateko. Ondorioz, IMk ez du erosten gasolioa erabiltzen duen autobusik eta Hiri Garraioko flotan erregai hori progresiboki alde batera uzten jarraitzen du.
Hartara, erabaki horiekin, 2030ean karbonoari dagokionez neutroa izateko helburu orokorrerantz doa Mankomunitatea.

Iruñean hiri-autobusei Billabesa esaten zaie. Duela100 urte La Villavesa S.A. Iruñeko garraio kolektiboa kudeatu zuen aurreneko enpresa izan zen eta hortik dator gaur egungo autobusen izengoitia.
Ika-mika askoren ondoren, 1999an, orain dela 25 urte, Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren ardura hartu zuen bere gain.
Denbora horretan asko aldatu bada ere, gauza bat mantendu da aldagaitz: Iruñeko eta Iruñerriko herritarrek hiri-autobusari deitzeko erabiltzen duten izena, billabesa.

NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Katedrak “Perspectiva. El panorama de la energía en perspectiva” liburua kaleratu du, ikasleei eta bisitariei energia fosilen eta beste energia batzuen erabileraren gaineko kontzientzia harrarazteko helburuarekin.
Lan horretan, neurri berri bat asmatu dute, gure eguneroko zereginetan kontsumitzen dugun energia kalkulatzeko: gizaki batek egun batean bizitzeko behar duen energia-kantitatea.
Modu ona da energia kontsumoaren erabilerari eta gehiegizko erabilerari buruzko hausnarketa eragiteko.

Ermitagaña HLHIP (Nafarroa) ingurumen-proiektu bat garatzen ari da, hezkuntza-komunitatea eta inguruan duen bizilagun-komunitatea eraldatzeko asmoarekin.
Bide horretan, asmamena eta sormena erabilita, loturak sortzen joan da, hainbat hezkuntza-, gizarte- eta ingurumen-ekimen gauzatzeko bidea ematen duten zenbait agenterekin.