Nork esan zuen natura eta artea gauza desberdinak direla? Mancoeducak eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoak formula bat garatu dute, bi diziplina horiek hizkuntza bera hitz egiteko eta mezu bera helarazteko. Ekoartearen asmoa da gure jokabideek ingurumenarekiko duten garrantziari buruz sentsibilizatzea, artearen bidez.
Paisaia berriro ezagutzeko tresna gisa oinez ibiltzearen esperientzia aldarrikatzen duen artista da Hamish Fulton; bere ingurunera teknologiaren bidez begiratzeko, gizateriak ikusteari utzi dion paisaia hori. Fultonentzat, oinez-ibiltze iragankor eta bakartiak bere ekoizpen artistikoa eratzen du. Ez du esku hartzen paisaian, baizik eta bertatik igarotzen da, begirada erne duela. Bere burua “ibilaldiak egiten dituen artistatzat, eta ez artea egiten duen ibiltaritzat” jotzen du.












