Posted

Oinez ibiltzea inspiraziotzat hartua

Paisaia berriro ezagutzeko tresna gisa oinez ibiltzearen esperientzia aldarrikatzen duen artista da Hamish Fulton; bere ingurunera teknologiaren bidez begiratzeko, gizateriak ikusteari utzi dion paisaia hori. Fultonentzat, oinez-ibiltze iragankor eta bakartiak bere ekoizpen artistikoa eratzen du. Ez du esku hartzen paisaian, baizik eta bertatik igarotzen da, begirada erne duela. Bere burua “ibilaldiak egiten dituen artistatzat, eta ez artea egiten duen ibiltaritzat” jotzen du.

- - - - - - - - - - - -

Artea tresna ona izan daiteke ingurumen-sentsibilizaziorako. Eta hori hala dela zenbait alditan egiaztatu dugu, dela komun-ontzi forma duen txotxongiloa sortzen duen txotxongilolariarekin, dela uraz hitz egiten duen magoarekin, dela itsasoan berreskuratutako hondakin plastikoak abiapuntu hartuta artelanak egiten dituen eskultorearekin.

Oraingo honetan, mugikortasun iraunkor edo jasangarria eta ingurunearekiko errespetua batzen dituen arte bati hurbilduko gatzaizkio, egilearen ustez, “oinez ibiltzea natura ezagutzeko modurik onena baita eta, hartara, errespetatzekoa, zeina egun egin behar dugun gauzarik garrantzitsuena den”. Zerbaitegatik jotzen du bere burua “ibilaldiak egiten dituen artistatzat, eta ez artea egiten duen ibiltaritzat”.

Hamish Fulton da, 24 herrialdetan oinez bidaiatu duen londrestar bat. Beretzat, oinez-ibiltze iragankor eta bakartia bere artelanaren zati da. Ez du esku hartzen paisaian, baizik eta bertatik igarotzen da, begirada erne duela.

Iberiar penintsulan, Kanadan, Europako hainbat txokotan, Australian eta Nepalen ibili da Fulton, besteak beste. Artistak irudia erabiltzen du, testuak (elkarrekin edo bereiz), egurrak, collagea edo marrazkia, ibilaldia erakusteko, bidea adierazi edo transmititzeko. Hartara, jarduera fisikoa materia bihurtzen da, artelan, hizkuntza askotariko horien bidez bere ikuspegia helarazten duen artelana.

Artistak bere artelanak eskultura mental gisa definitzen ditu, non espazioaren, denboraren eta materiaren nozioak batzen diren. Halaber, paisaia berriro ezagutzeko tresna gisa oinez ibiltzearen esperientzia aldarrikatzen du; bere ingurunera teknologiaren bidez begiratzeko, gizateriak ikusteari utzi dion paisaia hori.

1969az geroztik ari da ibilaldiak egiten munduko toki ugaritan, dela Iberiar penintsulan, dela Kanadan, Europako hainbat txokotan, Australian eta Nepalen. Eta ibilaldi horiek mundu osoko museoetan ikusgai jarri diren eta dauden erakusketetan biltzen ditu.

Pandemiaren ondoren, eta 75 urteak eginda dituela, aurtengo martxoan agertu zen berriro, “Walking East” obra inauguratzeko, Santiago de Compostelako CGAC zentroarekin eta Iruñeko Nafarroako Unibertsitatearen Museoarekin elkarlanean egina. Fisterratik Santiago de Compostelarantz abiatu zen ibilaldi batetik sortutako irudien eta testuen bilduma da; gero Iruñerantz eta Orreagarantz jarraitu zuen, eta azkenean Hendaiara iritsi zen.

Mancoeduca Iruñerriko Mankomunitatearen ingurumen-heziketarako programarekin lankidetzan, Nafarroako Unibertsitatearen Museoak udako kanpaldien barnean sartu duen heziketa-jarduera batek osatzen du proiektua. Jarduera horretan, ibai-pasealekuan –hiri-ingurune bete-betean dagoen natura-ingurune bat– oinez ibiltzeak dakarren plazera sentitu zuten ikasleek, garraio publikoan bidaiatzearen esperientzia, egin nahi den artelan batean erabiltzeko materiala biltzeak dakarren abentura, eta artista sentitzearen eta artelanak erakusgai jartzearen poztasuna.

Ibai ertzean pasiatzen materialen bila

Ibai ertzean pasiatzen materialen bila

Makilak arte lanean erabiltzeko

Makilak arte lanean erabiltzeko

Lan eta lan

Lan eta lan

Material ezberdinak artea sortzeko

Material ezberdinak artea sortzeko

“Baina ikasleek ulertzea nahi dugun alderdi garrantzitsuena hau da: dagoen mugikortasun iraunkorrena oinez ibitzea da –esan dute jardueraren arduradunek–. Eta oinez ibili ezin denean, garraio publikoa aukera ezin hobe eta bikaina da, helmugara heltzeko”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.