Iruñerrian gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako edukiontzi adimendunen sistema berria ezarri eta gero, 2022ko datuek erakusten dute % 43 handitu dela gai organikoen bilketa. Gainera, gainerakoen frakzioa % 15 gutxitu da, eta bai Gongorako HHTZn isuritakoa ere, 1992an lanean hasi zenetik urte batean izandako isurketa txikiena erregistratu baitu, % 8,84ko jaitsiera batekin.
Nafarroako Noain herriko Zentzumenen Parkea mundu osoko 50 ingurumen proiektu onenetakotzat jotzen da, eta, herriaren kanpoko itxura ez ezik, herritarren ingurumen sentsibilizazioa ere aldarazi du.