Zer gertatzen da bolalumaren tinta amaitzen denean? Plastikoa, metala, tintaren beraren hondakinak… Zer motatako hondakinak dira? Zein edukiontzitara bota behar dugu? Birzikla daitezke? TerraCycle enpresak programa bat jarri zuen abian duela 10 urte, eta haren bidez hondakin horien 638.000 kilogramo baino gehiago bildu ditu mundu osoan.
Gogoan al dituzu dendara betetzeko eramaten genituen sifoi-botilak edo esne-botilak? Bada, orain pentsa ezazu sistema hori elikadurako produktu-mota guztietara zabaltzen dela. Interesgarria izango litzaizuke?