Pandemiak esparru askotan eragin handia izan du. Horietako bat mugikortasuna izan da. Garraio publikoaren erabilera murriztu egin da. Baita ibilgailu pribatuena ere, gero eta bidaia gutxiago egiten ditugulako, ezarritako neurriak direla eta. Baina oinez ibiltzeko ohitura areagotu egin da, baita bizikletaz ibiltzekoa ere.
Bizikleta dendetan aurten zeukaten stock osoa agortu zaie. Bigarren eskuko bizikleta asko erosten dira orain. Eta, azken bolada honetan, bizikletak konpontzen dituen tailerrek lan handia dute.
Post honetan gure eguneroko garraio jasangarriena eta osasuntsuena ahalik eta ongien mantentzeko aholku batzuk emanen dizkizuegu.
Gurpil zulatuak
Bizikleta erabiltzen dutenek izaten duten matxura arruntena gurpila zulatzea da. Konpontzeko, lehenik eta behin, zuloa non dagoen ikusi behar da, baina batzuetan hori ez da batere erraza izaten. Gurpil-azalean edo gurpil-ganberan egon daiteke, eta zehatz-mehatz non dagoen jakiteko gurpila askatu egin behar izaten da
Gurpil-azala zulatu duen ezer ez dagoela ikusi ondoren, gurpil-ganbera aztertuko dugu. Errazena urez betetako balde batean sartzea da, zulotik airerik ateraz gero, burbuilak sortzen direlako. Baina, normalean, gurpil zuloak kalean egiten ditugu, batetik bestera gabiltzanean, eta urez betetzeko moduko ontzirik ez dugu izaten eskura. Horregatik, eskua edo aurpegia hurbilduz jakingo dugu nondik ateratzen den aire jario hori. Hori egin eta gero, adabaki bat jarriko dugu, eta kito.
Koipeztatu
Makina bat koipeztatzea premiazkoa da zati guztiak trabatu gabe ongi ibiltzea nahi izanez gero. Eta ezin dugu ahantzi gure bizikleta makina bat dela.
Katea eta kableak. Horiek dira ondo koipetu behar ditugunak. Bai batak, bai besteek, koipe egokia behar dute.
Bizikleta zenbat eta non barna ibiltzeko erabiltzen dugun, gehiagotan edo gutxiagotan koipeztatu beharko dugu.
Frenoak
Garraio bat edo beste bat aukeratzerakoan, segurtasunari garrantzi handia ematen diogu. Bizikleta batean frenoak dira segurtasun hori bermatzen digutenak.
Bizikleta batzuen freno sistema disko-balaztakoa da, eta horrek bestelako mantentzea behar du. Bideo honetan dugu kable-sistema bat egoki nola tenkatu(?) ikusiko dugu.
Eskulekuko kableak edo gurpilaren ondoan dagoen freno-zubiko kableak ere tenkatu beharko ditugu erreminta egoki batez.
Aldagailuak
Bizikleta baten aldagailuen sistema oso kaltebera izaten da, kolpe asko jasaten dituelako eta maiz desdoitzen delako. Baina ondo jartzen saiatu aurretik, ondo ulertu behar dugu zer den sistema hori eta nola dabilen.
Aholku hauek jarraituz gero, gozatzeko aukera izango dugu pedalei eraginez.
Utzi erantzuna