Posted

Gure bizikleta ongi zaintzeko aholkuak

Pandemiak esparru askotan eragin handia izan du. Horietako bat mugikortasuna izan da. Garraio publikoaren erabilera murriztu egin da. Baita ibilgailu pribatuena ere, gero eta bidaia gutxiago egiten ditugulako, ezarritako neurriak direla eta. Baina oinez ibiltzeko ohitura areagotu egin da, baita bizikletaz ibiltzekoa ere. Post honetan aholku batzuk aurkituko dituzue mugikortasun jasangarria eskaintzen digun garraio hori ahalik eta hoberen zaintzeko.

- - - - -

Pandemiak esparru askotan eragin handia izan du. Horietako bat mugikortasuna izan da. Garraio publikoaren erabilera murriztu egin da. Baita ibilgailu pribatuena ere, gero eta bidaia gutxiago egiten ditugulako, ezarritako neurriak direla eta. Baina oinez  ibiltzeko ohitura areagotu egin da, baita bizikletaz  ibiltzekoa ere.

Bizikleta dendetan  aurten zeukaten stock osoa agortu  zaie. Bigarren eskuko  bizikleta asko  erosten dira orain. Eta, azken bolada honetan,  bizikletak konpontzen dituen tailerrek lan handia dute.

Post honetan gure eguneroko garraio jasangarriena eta osasuntsuena ahalik eta  ongien  mantentzeko aholku batzuk  emanen dizkizuegu.

Gurpil zulatuak

Bizikleta erabiltzen dutenek izaten duten matxura arruntena gurpila zulatzea da. Konpontzeko, lehenik eta behin, zuloa non dagoen ikusi behar da, baina batzuetan hori ez da batere erraza izaten. Gurpil-azalean edo gurpil-ganberan egon daiteke, eta zehatz-mehatz non dagoen jakiteko gurpila askatu egin behar izaten da

Gurpil-azala  zulatu duen ezer ez dagoela ikusi ondoren, gurpil-ganbera aztertuko dugu. Errazena urez betetako balde batean sartzea   da, zulotik airerik ateraz gero,  burbuilak sortzen  direlako. Baina, normalean, gurpil zuloak kalean egiten ditugu,    batetik bestera gabiltzanean, eta  urez betetzeko moduko ontzirik  ez dugu izaten eskura. Horregatik, eskua edo aurpegia hurbilduz jakingo dugu nondik  ateratzen den  aire jario hori. Hori egin eta gero,  adabaki bat jarriko dugu, eta  kito.

Koipeztatu

Makina bat koipeztatzea premiazkoa da zati guztiak trabatu gabe ongi ibiltzea nahi izanez gero. Eta ezin dugu ahantzi gure bizikleta makina bat dela.

Katea eta kableak. Horiek  dira ondo koipetu behar ditugunak. Bai batak, bai besteek, koipe  egokia behar dute.

 Bizikleta zenbat eta non barna ibiltzeko erabiltzen dugun, gehiagotan edo gutxiagotan koipeztatu beharko dugu.

Frenoak

Garraio bat  edo beste bat aukeratzerakoan, segurtasunari garrantzi handia ematen diogu. Bizikleta batean frenoak dira segurtasun hori bermatzen digutenak.

Bizikleta batzuen freno sistema disko-balaztakoa da, eta horrek bestelako  mantentzea  behar du. Bideo honetan  dugu kable-sistema bat  egoki nola tenkatu(?) ikusiko dugu.

Eskulekuko kableak edo gurpilaren ondoan dagoen freno-zubiko kableak ere tenkatu beharko ditugu erreminta egoki batez.

Aldagailuak

Bizikleta baten aldagailuen sistema oso kaltebera izaten da, kolpe asko jasaten dituelako eta maiz desdoitzen delako. Baina ondo jartzen saiatu aurretik, ondo ulertu behar dugu zer den sistema hori eta nola dabilen.

Aholku hauek jarraituz gero, gozatzeko aukera izango dugu pedalei eraginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.