Posted

Helburu serioak dituzten jolasak

Jokoaren arauak aldatu egin dira. Egungo testuingurua industria-ereduaren gabeziak azaleratzen ari da, pertsonen parte-hartze eta motibazio aukerei dagokienez. Aldaketa-prozesu bete-betean daude hezkuntza, ekonomia, aktibismoa, politika eta enpresa, parte hartzekoagoak diren ereduetarantz, pertsonak eta beren motibazioak erdigunean dituztenetarantz. Egoera berri horretan jolasak protagonistak izaten hasten dira.

- - - - -

Zein izan zen jolastu zinen azken jolasa? Badakizu zer den serious game esaten zaiona? Diseina daiteke dibertsioa? Horiek dira Mancoeduca ingurumen heziketaren programako profesional-talde batek bere buruari planteatu dizkion kontuetako batzuk eta “EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” zikloa (Jolasa eta heziketa garai nahasietan) sortu eta antolatzea eragin dutenak. Hiru web-mintegi proposatzen dira bertan (bideoa ikusi), heziketarekin, iraunkortasun edo jasangarritasunarekin eta ikasteko agertoki berriekin lotutako gaiak hartzen dituzte, eta jolasa da dibertimendu hutsetik harago doazen prestakuntza-helburuak lortzeko aitzakia.

Ouiplay enpresako kide Iñaki Huarte web-mintegi horietako bateko txostengilea izango da. Zenbait sormen-industriatatik igaro eta gero, adibidez, zinematik, telebistatik, bideo jokoetatik eta mundu birtualetatik, egun OUIPLAY aholkularitza-enpresa zuzentzen du. Enpresaren xedea, hain zuzen, errutinak eraldatzea da, estimulatzaileak, parte hartzekoak eta dibertigarriak izan daitezela eginda, gamifikazioaren bidez. Hortik, enpresen eta hezkuntzaren arloko erakundeetarako proiektuak garatzen ditu.   

“EL JUEGO Y LA EDUCACIÓN EN TIEMPOS REVUELTOS” proiektuaren barnean, berak planteatu duen tailerrean jolasen oinarrian dauden funtsak aurkeztuko digu, pertsonen motibazioaren oinarrizko printzipioei helduta. “Egia da, helburu serioak dituzten jolasen gainean lan egiten dut”, azaldu du. Izan ere, azken urte honetan bizitzea egokitu zaigun errealitatean oso argi gelditu da, irudi lezakeenaren aurka, jolasa pertsonengan motibazioaren garra pizteko egon daitekeen giltzetako bat bihurtu dela. 

“Jokoaren arauak aldatu egin dira. Egungo testuingurua industria-ereduaren gabeziak azaleratzen ari da, pertsonen parte-hartze eta motibazio aukerei dagokienez. Aldaketa-prozesu bete-betean daude hezkuntza, ekonomia, aktibismoa, politika eta enpresa, parte hartzekoagoak diren ereduetarantz, pertsonak eta beren motibazioak erdigunean dituztenetarantz”, nabarmendu du Iñakik.

Bere ikuspuntutik, aldaketa-testuinguru honetan, gamifikazioa pieza erabilgarri eta eraginkorra da ekintzara igarotzeko, konpromisoa sortzeko, ikasteko esperientzia berriak sortzeko, gogobetetasuna hobetzeko edo esperientziak sortzeko. “Arrazoizko xedeak ezartzea eta haiek lortzeko estrategia egokiak aplikatzea da erakunde ororen erronka handia, baina sarritan gure energia metodologia gris eta aspergarrietan inbertitzen dugu, inplementatu aurretik ere porrot egiten dutenetan. Orain beste dibertigarriago batzuk aplikatzeko unea da, eraginkorragoak izatea lortzeko”, adierazi du.

Hori dela-eta, planteatzen duen lehenbiziko gauza da orain arte aplikatutako teknika berrikustea, psikologiarekin, motibazioarekin eta jolasarekin lotutako kontzeptuak jorratzen, gero bide berriak esploratzeko: “Orain arte egin dugunean pentsatu behar dugu, ona edo positiboa izan dena atera, eta, horrekin eta ikuspegi batekin, irakasteko eta ikasteko beste era bat sortu, dibertimenduarekin estu lotuta egongo den bide berri bat, garai berri hauek hala egitea exijitzen baitute”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.