Jokoaren arauak aldatu egin dira. Egungo testuingurua industria-ereduaren gabeziak azaleratzen ari da, pertsonen parte-hartze eta motibazio aukerei dagokienez. Aldaketa-prozesu bete-betean daude hezkuntza, ekonomia, aktibismoa, politika eta enpresa, parte hartzekoagoak diren ereduetarantz, pertsonak eta beren motibazioak erdigunean dituztenetarantz. Egoera berri horretan jolasak protagonistak izaten hasten dira.

2020. urte honek ekarri du lehen baliozkoa zenak gauetik goizera halako izateari uztea. Egoera berriek heziketa-ereduak berrasmatzera behartu gaituzte. Edukiak erakargarriak egiteko etengabe erabilitako jolas-estrategiak protagonismoa hartzen joan dira eta beren tokia hartzen. Orain, ordea, gogoeta egiteko unea iritsi da; jolas-teknikak eta -dinamikak ikaskuntza- eta heziketa-prozesuetan aplikatzearen gaineko gogoeta, hain zuzen.