Posted

Zabortegi bat zena orain gozatzeko tokia da

Lehen zabortegia zena gozatzeko tokia bihurtzera pasatu da Areatzeko meandroa. Horrez gain, Nafarroako lehen CO2 xurgalekua da, Trantsizio Ekologikorako Ministerioan erregistratua eta, orain, 1.075 zuhaitz autoktonoak osaturiko baso berri bat sortu da bertan. Horri esker “Baso Uhartedi” proiektuan sartu da.

- - - - - - - - - - - - - - - -

Areatzeko meandroa Arga ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen inguru bat da, Uharte udalerrian (Nafarroa) Aurreko post batean hori buruz hitz egin genuen (ikusi hemen)

2004an eta 2005ean, ondoan dagoen Aretako industrialdea handitzeko obretatik heldu ziren materialen zabortegi moduan erabili zen. 2009an, meandroaren lehengoratze hidrologikoa egiteko proiektua onartu zen, eta horren ondorioz, 2017an obra-hondakinak ateratzeko lanak egin ziren. 2018an Uhateko Udalak meandroko 45.000 metro koadro laga zizkion IMri, Iruñerriko Ibai Parkean sar zitzan. Horrelako moduan lehen zabortegia zena gozatzeko tokia bihurtu da.

Berreskuratzeko prozesu horretan, baso berri bat sortu da. Bertan, 1.075 zuhaitz autoktono landatu dituzte: 175 Alnus spp, 195 Fraxinus spp, 175 Populus alba, 175 Populus nigra, 110 Crataegus spp, 100 Acer spp, 25 Quercus pubescens (Q. humilis) y 120 Salix spp.

Baso honek datozen 30 urteetan 503 tona karbono xurgatzea espero da, Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren irizpideen arabera. Gaur egun 92 tona karbono daude eskuragai, Iruñerriko Zerbitzu erakundeari Ministerioak aurreratu dizkionak isurketaren balantzean sar daitezen. Basoa handitu ahala, geratzen diren gainerako 411 tonak erabili ahalko dira.

Baina, bitartean, Areatzea 2021eko martxoan Nafarroako lehen CO2 xurgalekua da, Trantsizio Ekologikorako Ministerioan erregistratua, estatu osoko beste 64 tokirekin batera. 

Eta hori gutxi izango balitz bezala, duela oso gutxi Baso Uhartedi proiektuan sartu da. Proiektu hori, Ekologia eta Garapen Fundazioak (ECODES) bultzatzen du, klima aldaketari aurre egiteko eta ekosistemen garapen jasangarriak sustatzeko. Proiektuaren oinarria elkarlana da: adminiztrazioaren, herritarren, instatuzioen, gizarte erakundeen artekoa, besteak beste.

Baso Uhartediak 3.966.413 zuhaitz ditu estatu osoan, eta hemendik 20 urtera 118.992 tona karbono xurgatzeko gai izatea aurreikusten da.

Bazter batean hori utzita, eta isurpenak murrizteko nahian, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat ekintza gauzatzen ari da, esate baterako, hondakinetatik eta hondakin-uretik abiatuta ekoitzitako energia berriztagarriak erabiltzea, energia elektrikoa ekoiztea instalazio fotovoltaikoetan, ibilgailu elektrikoak erabiltzea bere flotan eta EHGan sartutako línea elektrikoan, gainerako autobus hibridoez gain, eta energia elektriko berdea erostea.

Edonola ere, erakundea ‘isurpenik gabea’ izatea lortzeko, Iruñerrian egin daitezkeen beste proiektu batzuk esploratzen jarraitzen du, hala nola larre iraunkorrak sortzea eta hezeguneen ingurunea babestea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.