Posted

Klima-aldaketa, klima-krisia edo klima-larrialdia

Hizkera aldatzen dugunean, pentsatzeko modua ere aldatzen dugu. Hizkera inoiz ez da neutroa, eta horren adibide ona da nola joan diren bilakaera izaten, aurreko mendeko 90eko hamarkadaz geroztik gure egun hauetaraino, berotegi-efektutik eta berotze globaletik eratorritako arazoez hitz egiteko terminoak.

- - - - - -

Hizkera inoiz ez da neutroa, eta horren adibide ona da nola joan diren bilakaera izaten, aurreko mendeko 90eko hamarkadaz geroztik gure egun hauetaraino, berotegi-efektutik eta berotze globaletik eratorritako arazoez hitz egiteko terminoak.

Hizkera aldatzen dugunean, pentsatzeko modua ere aldatzen dugu. Ikus dezagun nola goazen hizkera aldatzen eta egokitzen:

Berotze globala. Lurrean tenperatura berotzeaz hitz egiten du, baina berotze horrek mila arrazoi izan ditzake.

Klima-aldaketa. Adierazpide zabalagoa da, kliman dauden aldaketa guztiak hartzen dituena barne. Lurraren historia hasi zenetik egon izan dira klima-aldaketak, baina oraingo honen desberdintasuna da giza jardunak zuzenean edo zeharka eragindako aldaketa dela. Izan ere, 1992ko Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren 1. artikuluak hau zehazten du:  

““Klima-aldaketa”k honakoa esan nahi du: giza jarduerak zuzenean edo zeharka sortutako klimaren aldaketa, munduko atmosferaren konposizioa aldatzen duena eta garai alderagarrietan zehar behatutako klimaren aldakortasunari gehitzen zaiona”.

Klima-krisia. Aditu asko hasiak dira jada adierazten bizitzen ari garen klima-aldaketaren egoerak, bere larritasun, intentsitate eta abiadurarengatik, ahalbidetzen duela klima-krisi baten aurrean gaudela esatea.

Krisia. Aldaketa sakona eta ondorio garrantzitsuak dituena prozesu edo egoera batean.

Edozein gauzaren aurrerabidean ezinbestean garrantzitsua edo erabakigarria den etapa da krisia edo inflexio-puntua. Aldaketa erabakigarria da, onerako edo txarrerako, berekin dakartzana etapak, agertzen denetik kudeatzen den arte, balizko amaiera bat izan arte. Krisiak aldatu egiten dira, kausei, intentsitateari, iraupenari, geografiari, hedapenari eta inplikatuta dauden aktoreei dagokienez.

Klima-aldaketaren aurrean “krisi” hitza erabiltzeak ekartzen du herritarrek hauteman ahal izatea egitura bat eta konponbide bat.

Terminoak adierazten duen urgentziak beharrezkoak diren ekintzak hartzen lagundu dezake. Cambridgeko Unibertsitateko irakasle Mike Hulmeren arabera, krisi ekonomikoak, politikoak edo beste edozein izaeratakoak ugari dira, eta, beraz, “krisi” terminoa erabiltzeak desabantaila izan dezake, klima-krisia aurreko guztien artean beste krisi bat gehiago bezala planteatzean.

Klima-larrialdia. Beste batzuek adierazten dute “larrialdia” termino zehatzagoa dela jarduteko denbora-dimentsio labur bati aipamena egiteko eta, arazoari aurre egiteko, neurri gogorrak berehala hartu behar izatea egiazko moduan helarazten duela.

Larrialdia. Gertakaria, bat-batean gertatzen den istripua. Berehalako ekintza eskatzen duen arrisku- edo hondamendi-egoera.

Gatazkei edo natura-hondamendiei dagozkien larrialdiak bezalako fenomenoekin lotzen da termino hau. Larrialdiak, definizioz, uneak dira denboran. Larrialdia “ezohiko neurriekin” eta “larrialdi-egoerarekin” ere lotu ahal da, oso demokratikoak ez diren hitz moduan jotzen direnak.

Klimarekin lotutako gaien aurrean, larrialdiak ahalbidetzen du hemendik 2050era helburuak lortzearen alderdi zehaztugabea eta balizkoa orainaren erregistrora ekartzea. Larrialdia ere azaleratzen da publikoaren kontzientzian, klima-aldaketaren ondorioen berehalakotasuna eta errealitatea fenomenoetan balorizatzeko bidea emanez, besteak beste, Australiako sute masiboetan eta uholdeetan sortutako hondamendien errealitatean.

Terminoen bilakaera argia da, krisiak eta larrialdiak ORAINAZ eta HEMENAZ hitz egiten dute. Eta EKINTZAN kokatzen gaituzte, irtenbideak, planak sortu eta asmatzean, direla ekintza soilenak, direla garrantzi eta munta handieneko egitura- eta politika-aldaketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.