Normala al da ibai berberek gainezka egitea hilabeteko epean? Normala al da Urteberri-egunean 24 graduko tenperatura izatea zaharrenek egun hori elurrez beterik gogoratzen dutenean? Normala al da txaketa ez kentzea garai batean hondartzak eta igerilekuak jendez beteta egongo ziren sasoian? Hori guztia klima-aldaketa al da?

Hizkera aldatzen dugunean, pentsatzeko modua ere aldatzen dugu. Hizkera inoiz ez da neutroa, eta horren adibide ona da nola joan diren bilakaera izaten, aurreko mendeko 90eko hamarkadaz geroztik gure egun hauetaraino, berotegi-efektutik eta berotze globaletik eratorritako arazoez hitz egiteko terminoak.