Posted

Bicimugi: landako eta hiriko esparruaren arteko mugikortasuna

Mugaz haraindiko lankidetzarako proiektua, landako eta mendiko inguruetan bizikletaz ibiltzea sustatzeko helburuarekin. EuroVelo 3 ibilbidearekin, ardatz egituratzailearekin, landa-arloko herriak konektatuko dituzten bizikleta-ibilbideen sarea. Konektibitate jasangarria herrien artean, landako eta hiriko esparruaren arteko batasunari eusteko. Hori guztia da Bicimugi, une honetan adineko pertsonak edo mugikortasun murriztua dutenak triziklo-bizikleta elektriko egokituan paseatzeko boluntarioak biltzen ari den proiektua.

- - - - - - - - - - - -

2020ko otsailean, Donapaleun, Frantzian, ‘Bicimugi’ mugaz haraindiko lankidetzarako proiektua aurkeztu zuten, landako eta mendiko inguruneetan bizikletaz ibiltzea sustatzeko helburuarekin, ingurumenarekiko errespetuzkoak diren eta karbono-isurpen baxukoak diren garraio-sistemak garatu eta hobetzearen bidez. Horrenbestez, xede nagusia da konektibitate jasangarria hobetzea herrien artean, landako eta hiriko esparruaren arteko batasunari eusteko.

Gainera, ekimenak barne hartzen du bizikleta-ibilbideen sarea garatzea, landa-eremuko herriak ardatz egituratzailearekin, EuroVelo 3 ibilbidearekin, konektatuko dituztenak, Nafarroatik igarotzean.  

Aurreko argitalpen batean adierazi genuen moduan (hemen irakurri) EuroVelo sare bat da, distantzia luzeko 17 bizikleta-ibilbidek eratzen dutena. Ibilbide horiek Europa osoa konektatu eta batzen dute. Zikloturistek eta eguneroko joan-etorriak egiteko baliatzen dituzten bertako biztanleek erabil ditzaketen ibilbideak dira. Zehazki, EuroVelo 3 ibilbideak Norvegia eta Santiago de Compostela lotzen ditu eta 5.300 kilometro ditu. Haietatik ia 3.600 Espainian daude, nagusiki Frantziako Donejakue bidearen ibilbide klasikoan, Nafarroatik, Errioxatik, Gaztela eta Leondik eta Galiziatik igarotzean.

Bicimugi proiektua zortzi bazkidek eratzen dute. Pirinio Atlantikoetako departamendua elkarteko nagusia da. Proiektua dinamizatzen du eta EuroVelo 3 ibilbidea garatzen du Ahurti eta Ezterenzubi artean, bizikletaren erabilerari buruzko sentsibilizazioaren inguruan esperientzia ugari egiteaz gain.

Nafarroan, Nasuvinsa daukagu, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa, foru-komunitate osoan garapen iraunkorra eta partaidetua, hirien eta landaren arteko interrelazioak, lurralde-kohesioa eta –oreka, eta enplegua sortzea sustatzeko helburuarekin lan egiten duena.

Eta bai Iruñerriko Mankomunitatea ere. Erakunde horrek ahalegin guztiak egiten ditu ingurumena babestean, mugikortasun iraunkorra sustatzean eta herritarrentzako zerbitzuen kalitatea hobetzean.

Pirinioen beste aldean, bestalde, Europako Txirrindulari Federazioa dago (European Cyclists’ Federation), zeinak txirrindularitza bultzatzen duen Europan eta EuroVelo ibilbideak koordinatzen dituen; Donapaleuko eta Ezterenzubiko udalak, Bicimugi erabiltzeko eta EuroVelo sarea beren udalerrietan eta mugakideetan garatzeak ekarriko duen egituratzea erabiltzeko asmoa dutenak; Euskal Herriko Turismo Bulegoa (Office de tourisme du Pays Basque),bere ingurunean bizikletaren sektorea sustatzeko nahia duena; eta Agence d’attractivité et de Développement touristiques Béarn Pays basque, eginkizun nagusitzat duena departamendu-lurraldearen eragina sustatzea eta, Bicimugiri esker, “acueilvélo” etiketa ia 300 ostatu eta bizikletetarako zerbitzutan zabaldu ahal izango duena lurraldean.

Mugikortasun iraunkorra sustatzeaz gain, Bicimugik arreta jartzen du esperientziak garatzean pedagogiaren eta kontzientziazioaren arloetan, eta horretarako, bertako herritarren, turisten eta zikloturisten laguntza izan nahi du. Ekintza horien barnean, mugikortasun murriztuko pertsonak, gazteak eta gizarteratzen ari diren biztanleak nabarmendu nahi dira.

Alde horretatik, NASUVINSA-Lursareak boluntariotza-programa bat antolatu du, adineko pertsonak edo mugikortasun murriztua dutenak triziklo-bizikleta elektriko egokituan paseatzeko. Programa horren arduradunak proiektuan parte hartu nahi duten boluntarioen talde bat sortzen ari dira. Horretarako, prestakuntza teoriko batean eta praktiko batean parte hartuko dute martxoan.

Argibide gehiagotarako: https://biciclistas.es/hazte-voluntaria

Intereseko beste lotura batzuk:

BICI SIN EDAD

Albisteak | Bicimugi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.