Mundua aldatzen ari da, eta berarekin batera, irakaskuntza-premiak. Bigarren Hezkuntzako eta goi-mailako zikloetako ikasleek ongi aski dakite hori eta zerbaitegatik ari dira prestakuntza hartzen inguruan duten guztia eraldatzeko.
Horren adibidea da Somorrostro Prestakuntza Zentroa, non hidrogenoa ikertu eta ikastea zerbait liluragarri bihurtu den; industria-engranajean benetako aplikazioa bilatzen duen zerbait, hain zuzen.
Sendoa Florez Palacio telekomunikazioetako eta elektronikako bertako irakaslea eta ikerketaren arloko zale porrokatua da, eta erregai fosilik gabeko mundu bat behar duten gazteei bere gogoberotasuna kutsatzea lortzen du.
Hidrogenoari eta teknologiei buruzko masterrean eta hidrogeno-teknologien unibertsitatearteko masterrean kolaboratzailea da, gainera, eta, azaldu duenez, oraingoz instalazio fotovoltaiko bat baino ez dute egin eta hidrogenoa sortuko duen elektrolizagailu bat elikatu ahal izateko diseinatu dute.
Industria hornitzeko beharko liratekeen gaitasunei buruzko azterlanak egiten ari dira egun. “Hidrogenoarekin lotutako proiektu guztiak garatzen direnean beharko diren etorkizuneko profesionalen profila ezagutu behar dugu. Beharrezkoa da ikertzen jarraitzea”, adierazi du.
Petrolio-enpresak hidrogenoa sortzeko kateak ezartzen lehenak izan dira. Baina garapena, oraingoz, motela da. “Proiektuak mahai gainean daude, baina azkenean ez dira egikaritzen, kostu handiko proiektuak direlako”, zehaztu du.
Nolanahi ere, aurreneko pausoak emanda daude, industria oinez hasten denean, hezkuntzak eta prestakuntzak beti jarraitzen baitiote bere lorratzari. Nafarroaren kasuan, adibidez, lehenbiziko haize-parkeak sortzen hasi zirenean, enpresa askok energia berriztagarriekin lotutako lanbide-heziketa sustatu zuten, profesional teknikoak behar zituztelako.
Antzeko zerbait gertatzen ari da? Ikastetxeek energia berriztagarriekin lotutako prestakuntza eskaintzen dute profesional berriak behar dituztelako ala modan egoteagatik?
“Somorrostro Prestakuntza Zentroan eta antzeko ikastetxeetan Arrasaterekin kolaboratzen ari gara, unibertsitateekin, Huescako eta Tarragonako LHko ikastetxeekin, hidrogeno-teknologien unibertsitatearteko masterrarekin eta abarrekin. Unibertsitate-masterren mailan ere zenbait aukera daude. Dena den, oraindik asko dago egiteko. Egitasmoak ondu behar dira eta gauzatu, industriak beharko dituen profil teknikoak zein izango diren jakiteko. Lanari ekitea beharrezkoa da, jada sinatuta dauden proiektuetan enpresekin lankidetzan hastea eta abar”.
Horrenbestez, energia-iturri berrien gaineko ikerketa eta prestakuntza gelditzeko etorri da. Beharra da.
Hala, planeta deskarbonizatzeko egitekoa izango duten profesionalen belaunaldi berriak aurrez aurre aukera-etorkizun handia dauka.
INFO +:
Hidrogenoa, aukera energetiko moduan
Utzi erantzuna