Posted

Osasun-maskarak birziklatzea

Zuzenean zabortegira joaten zen hondakin bihurtuta zeuden osasun-maskarak tratatu eta birziklatzea lortu du euskal enpresa batek. Orain berreskuratzen dira eta hidrogeno eta erregai sintetiko bihurtzen dira, ibilgailuen garraioaren edo itsas garraioaren industrian erabil daitezkeenak, besteak beste

- - - - - -

2020ko maiatzean kaleratu genuen “Kontuz plastikoarekin” argitalpenean (hemen irakurri) adierazi genuen moduan, “eskularruak, maskarak, aurpegiak babestekoak, manparak, elikagaietarako ontziak… Honezkero denak ohartu gara plastikoak protagonismo berezia hartu duela COVID-19 gaitza borrokatzeko modu gisa”. Beste modu batera esanda, pandemiaren ingurumen-kostua ikaragarri handia izan da. 

Horregatik, *Nantek euskal enpresak izan duen ekimena bezalakoek balio berezia dute, maskarak tratatu eta birziklatzeko sistema bat asmatu baitu.

Kontuan izan behar da orain arte osasun-maskara erabiliak ez zirela tratatzen, baizik eta bildu eta zuzenean eramaten zirela zabortegira. Eta horrez gain, haietako asko estolderiara iristen ziren, bide publikoan botata uzteagatik, eta, ondorioz, ibai eta itsasoetara.  

“Orain egiten duguna da –azaldu du Carlosek– maskarak biltzea enpresetatik, ospitaleetatik edo hondakin honen bolumen handia sortzen duten erakunde edo tokietatik, eta hautatu egiten ditugu, materialaren eta kontserbatze-egoeraren arabera. Gero, laborategira eramaten ditugu, eta han plastikozko poltsetan sartzen dira, kutsatzea eragozteko. Jarraian, tenperatura bero-beroetan tratatzen dira labe pirolitikoetan, hondakinak desaktibatzeko helburuarekin, gera daitekeen edozein hondar biologiko kenduta. Azkenik, bigarren prozesu kimiko bat egiten da, gasak kondentsatzekoa, hondakinak hidrogeno eta erregai sintetiko bihurtzeko, ibilgailuen garraioaren edo itsas garraioaren industrian erabil daitezkeenak, besteak beste”.

Industria-enpresa eta hondakinak kudeatzeko enpresa askok sistema honengatiko interesa agertu dute, hondakin bat baliabide bihurtzeko itxaropena baita bere horretan.

*Nantek: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatutako Ekintzailea XXI Saria; La Razónen iraunkortasun-saria; Sabadell eta IESEren Sustainability Awards saria; Cita Emprende eta Forbesen Startup saria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.