Posted

Aldaketak, hiri-mugikortasunean

Konfinamenduak garraio publikoaren eta taxi-zerbitzuen erabilera masiboa astindu du. Edonola ere, biak ala biak funtsezko zerbitzutzat jotzen direnez, haietaz arduratzen diren erakundeek neurri batzuk ezarri dituzte, “COVID-19 gaitza amaitzeko xedea lehenbailehen lortzeko ahaleginak batzeko” helburua dutenak. Erabiltzaileen arteko distantzia handiagoa, txartel bidez ordaintzea eta aparteko desinfekzio-neurriak dira mugikortasun publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa nagusiek hartutako neurri garrantzitsuenetako batzuk.

- - - -

Egun hauetan lanera joan behar dutenetako bat bazara eta horretarako autobus publikoak erabiltzen badituzu, ezagunak egingo zaizkizu kutsatzea saihesteko hartu diren neurri berri hauek. Aitzitik oraindik ez bazara etxetik atera baina konfinamenduak iraungo duen asteetan egin beharko duzula aurreikusten baduzu, garrantzitsua da kontuan hartzea jarraian azaltzen dena.  

HIRI-GARRAIOAN BIDAIATU BEHAR BADUZU

“Erabili erdiko atea autobusean sartzeko, soil-soilik txartela erabili ordaintzeko, errespetatu egokitutako eserlekuen erabilera esklusiboa eta mantendu segurtasuneko distantzia zutik bidaiatzen baduzu”. Horiek dira Iruñerriko Mankomunitateak Iruñeko eta eskualdeko garraio publikoko erabiltzaileei ematen dizkien aholkuetako batzuk. 

Gainera, kalean beharrezkoak ez diren esposizioak eta itxaronaldiak ekiditeko, garraio publikoa erabili aurretik “Tu Villavesa” aplikazioan eta infotuc.es webgunean ordutegi eta maiztasun berriak kontsultatzeko gomendioa nabarmentzen dute. 

Maskarak erabiltzea ez da nahitaezkoa, baina bai gomendagarria. Izan ere, joan den astetik are gehiago sustatu da erabiltzea, zerbitzuaren geraleku nagusietan produktu hori doan banatzearen bidez.  

TAXIZ BIDAIATU BEHAR BADUZU

Iruñean eta Iruñerrian lan egiten duten 315 taxietatik 40 eta 50 artean ari dira lanean une hauetan txanda bakoitzeko, eta, nahiz eta beren lan-karga murriztu egin den, zerbitzu honek pertsonen lekualdaketak egiten jarraitzen du. Dena den, Herritarrek behar ditzaketen objektuak lekualdatzeko baimena ere badute.

Segurtasunagatik, zerbitzu bakoitzeko bezero bat baino ezin da joan atzeko eserlekuan eta ahalik eta distantzia handiena utzita gidariarenganako. Hiri-garraioan bezala, txartela baino ezin da erabili ordaintzeko. Gainera, taxi-gidarien kolektiboak segurtasuneko neurri zorrotzak betetzen ditu, besteak beste, maskara erabiltzea eta taxia desinfektatzea zerbitzu bakoitzaren ondoren.

Hiri-garraioan bezala, taxi-erabiltzaileek maskarak erabiltzea gomendatzen den ekintzetako bat da.  

Osasun Ministerioak aholkatzen du garraio publikoa saihestea ahal den guztietan. Baina etorkizunera begira, Manel Ferrik, Garraio Publikoaren Sustapenerako Elkartearen zuzendariordeak (PTP), gogora ekarri du duela gutxi elkarrizketa batean COVID-19ak eragindako geldialdiak ahalbidetu duela ohartzea etorkizunean garraio publikoa galtzen bada gerta litekeela herritarrak kutsadura emendatze baten aurrean egotea lekualdatzeetarako garraio pribatuaren erabilerarengatik eta, ondorioz, gertakari horrek eragindako pandemia berri baten aurrean.

Garraio publikoak aldaketak ditu aurrez aurre epe laburrean eta ertainean, baina ziurra da erabiltzen dutenek seguru bidaiatzen dutela eta azaldutako arauak betetzen dituztela. 

Fuentes: https://www.elconfidencial.com/espana/2020-04-17/como-nos-desplazaremos-tras-coronavirus_2552500/

https://www.elespanol.com/espana/20200411/decalogo-sanidad-vuelta-trabajo-transporte-publico-distancia/481702280_0.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.