Badakizu XX. mendearen hasieran gizakiak sortutako objektuen masa (antropomasa) Lurraren biomasa osoaren %3 inguru zela? Horrek esan nahi du, hormigoiz edo altzairuz egindako elementu bakoitzeko masa kantitate handia zegoela, landare- edo animalia-espezieen, bai urtarren eta bai lurtarren, forman.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, ordea, dena aldatu zen. Hiri handiak eraiki ziren, hainbat material, besteak beste, hormigoia eta kristala, merkatu egin ziren eta fabrikak errendimendu betean lan egiten hasi ziren, bizimodua erosoagoa egingo ziguten kontsumo-produktuak sortzeko eta, aldi berean, lantegi horietatik berberetatik ateratzen ziren produktu gehiago eskuratuz erantzun behar genien behar berriak sortzen zituzten, kontsumismoaren zirkulua itxiaz hala.
Horren guztiaren ondorioz, egun ikusten dugu gizakiak naturaren gainean duen inpaktua inoiz ez bezalakoa dela. Izan ere, zenbait adituk proposatzen dute “Antropozeno” izena jartzea bizi garen egungo aro ekologikoari.
Israelgo Weizmann zientzia-institutuko ikertzaileek egindako eta Nature aldizkarian ‘Global human-made mass exceed sall living biomass’ izenburupean kaleratutako azterlanaren arabera, egun dagoen masa antropogenikoak (edo antropomasa) izaki bizidunena gainditzen du. Gainera, ez bada aldaketarik egiten ekoizpen-sistemetan, baliteke 2040an masa antropogenikoak lurreko biomasa bikoiztea.
Pertsona bakoitzak astero sortzen duen masa antropogenikoaren kantitatea bere gorputzaren pisua bera baino handiagoa da. Aintzat hartzen badugu gure planetan ia 8.000 milioi izaki bizidunen biztanleria dagoela, kopurua arduragarria da.
Munduan pilatzen diren plastikoen pisua itsasoko eta lehorreko animalien pisuaren bikoitza da. Eraikinen eta azpiegituren masak zuhaitz eta zuhaixkena gainditzen du.
Egungo biodibertsitatean, %90 landareak dira, eta haien ondotik daude, ordena honetan, bakterioak, onddoak, arkeoak eta animaliak. Beren pisu osoa 1,2 bilioi tona ingurukoa da, eta gure errepide, ordenagailu, etxe orratz, botila, makineria eta abarrena handiagoa da.
National Geographic aldizkariak baieztatzen duen moduan, “erabateko neurrigabekeria da, eta are gehiago, kontuan hartzen badugu gu gizakiok biomasa globalaren %0,01 baino ez garela”.
CO2 isurpenak elementuak ekoiztean eta garraiatzean, gero lehengai bihurtzen diren natura-baliabideak ustiatzeko deforestazioa, gune eta habitat naturalak suntsitzea, sortutako masa artifizial hori, eta sortzeko dagoena, erabilgaitz izatera igarotzen denean eta hondakintzat hartzen denean planetak jasan beharko duen hondakin-karga hori… Horrek guztiak lagundu ahal digu arazoaren tamaina eta larritasuna ulertzen.
Gizakiarentzat ingurumenerako baino larriagoa den arazoa da, aurreko kataklismoetan gertatu den moduan, oso litekeena baita planetak irautea gure neurrigabekeria gorabehera, baina iraungo al du gure espezieak?
Iturriak
National Geographic
https://www.rtve.es/playz/20201214/construcciones-ser-humano-tierra/2059616.shtml
Utzi erantzuna