Mancoeducak eta Hegoalde ikastolak proiektu batean parte hartzen dute. Proiektu horretan, enara azpizuriak eta sorbeltzak behatzen eta aztertzen dituzte ikastetxearen inguruan, eta auzokoen arteko komunikazio-kanpaina bat diseinatzen eta abian jartzen dute, hegazti horien babeslekuak gordetzeko.

Sarriguren BHI institutuan, DBHko 1. mailako ikasleek “Sarri for Future” programa jarri dute abian, eta, hala, haren bitartez Ingurumen Batzorde bat sortu dute, ikastetxearen ekoauditoretza egiteko, ingurumen-arazo nagusiak identifikatzeko eta haiek konpontzeko irtenbide zehatzak proposatzeko bidea eman dien gunea. Sarriguren BHIko ekimenak argi erakusten du gazteak ingurumen-arazoen irtenbideak bilatzean inplikatzea posible dela.

Karbonoa atzematea basoen eta bazkalekuen kudeaketa iraunkorraren bidez, klima-aldaketa arintzeko, biodibertsitatea kontserbatzea meatze-eremuetan, ikatzaren meatzaritzari lotutako berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzea, natura-ingurunea lehengoratzea, karbono-hustulekuaren ahalmena hobetzea (lurzorua eta biomasa), jendez husten ari zen inguru baten kudeaketa iraunkorraren eta suspertze ekonomikoaren bidez. Hori guztia meatze-hondakindegi zahar bat errekuperatu nahian.

Imajinatzen al duzu edateko ur segururik gabe bizitzea? Hori da Txinako landa-eremuetan milioika pertsonak aurrez aurre duten errealitatea. Hala ere, Xiaoyuan Ren izeneko neska gazte bat errealitate hori aldatzen ari da. MyH2O plataforma digitalearekin, Ren komunitateak ahalduntzen ari da uraren kalitateari buruzko funtsezko informazioaren bidez; funtsezko baliabide hori eskuratzeko aukera eraldatuz.

Eva Cranek fisikari nuklear gisa zuen etorkizun oparoko ibilbidea alde batera uztea erabaki zuen, bere ikerketen arreta erleetan jarri eta gero, dibulgazio-lanetan aritzeko. 1942. urtea zen, Ingalaterra Bigarren Mundu Gerran sartuta zegoen eta berari erlauntz bat oparitu zioten ezteietako opari moduan.

Urriaren 24an “Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunaren” oroitzapena egiten da. Edonola ere, urteurren hori urteko 365 egunetan gogorarazi behako litzateke, planetan giza espeziearen bizia arriskuan egotea ez badugu nahi, erantzun arinak eta azkarrak eskatzen dituen larrialdi bat baitakar berekin klima-aldaketak.

Iruñerriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak. Mankomunitateak ahalegin handia egiten du ibai-parkearen eta bertako biztanleen egoera ona babesteko, hainbat ekintzaren bitartez. Ekintza horiek behatze hutsetik eta diagnostikoak egitetik kontserbazio, babes eta dibulgazioraino doaz.

UN Etxeak Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzako Eskualde Zentro bat (RCE) sortzeko ideia proposatu zuenean, 30 entitatek eman zioten babesa. Hori hala izanik, ekimen horretan lanean jarraitu zuen 2023ko urtarrilean RCE Basque Country-Navarre errealitate bihurtu zen arte. Hain zuzen ere, bere xedea da 2030 Agendarako agente anitzeko erreferentziazko gune globaletako bat bilakatzea hezkuntzan.
Egun, Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko 40 entitatek baino gehiagok eratzen dute, eta entitate horiek hezkuntza formalarekin, ez-formalarekin eta informalarekin lotutakoak dira.

Gizakiak bi modutara egokitu ahal gara aldaketetara: genetikoki eboluzionatzen, gainerako izaki bizidunak bezala, edo kultura aldetik egokituta. Azken aukera hori da azkarrena, eta abantaila ematen digu gainerako espezieen aldean, baina ongi aprobetxatzen jakin behar da, ahaztu gabe egungo arazoen irtenbideak biharko krisien hastapena izan daitezkeela.