Aurten, Uraren Mundu Egunak “Ez utzi inor atzean” leloa du, eta edateko ona den ura eskuratu eta kontsumitzean diskriminatu eta baztertzen diren 2.100 milioi pertsonarengan jartzen du arreta-gunea.

Nolakoa da ura eskuragarri izatea oso zail duen herri baten bizimodua? XXI. mende bete-betean, guretzat irudikatzen oso zaila den errealitate bat bizi dute Turkanako biztanleek. “Gosearen aurkako ekintza integrala Kokuseleiko hiru komunitatetan, Ipar Turkanan, Kenyan” proiektuari esker herri horren bizimodua errotik aldatzen ari da.

“Iturriko uraren pitxer bat” Nafarroan, “eau de garrafe” Frantzian eta “jug of tap water” Ingalaterran, eskualde eta herrialdeetan gero eta gehiago hedatzen ari diren adierazpideetako batzuk dira, iturriko ura kontsumitzearen garrantzia nabarmentzeko botilaratutako uraren aurrean.

Gizakiok ur bila ibili gara betidanik eta eskuratzeko irtenbide asko aurkitzen saiatu gara. Baina, bidean, antzinako ezaguerak alde batera utzi ditugu eta ez dugu ikusi ezaguera horiek ekologiari dagozkion neurri batzuk kontuan hartzen zituztela. Azken bolada honetan, berriz, ingeniaritza ekologikoa asko garatzen ari da, naturan bertan gure arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela ikusi dugulako.

Uraren Nazioarteko Egunean, aurten, ur gabeziak XXI. mendean planteatzen dituen erronkak gainditzen naturak nola lagundu diezagukeen esploratzean jarriko da arreta. Ura atmosferarik lortzeko proiektu bitxi batzuk ezagutu nahi izan ditugu.