Posted

Geure suntsipenerantz? Nazio Batuen dinosauroa

Bizitzeko egun dugun estiloak askoz ere energia gehiago behar du Industria Iraultzaren aurretik bizitzeko behar zena baino. Askoz ere gehiago ibili edo mugitzen gara, eta askoz ere distantzia luzeagoetan. Gehiago garraiatzen dugu. Gehiago ekoizten dugu. Eta gehiago kontsumitzen dugu, askoz ere gehiago. Hori guztia egiteko energia behar dugu, eta energia hori lortzeko, batik bat, erregai fosilak erabiltzen ditugu, erreserba mugatuetatik datozenak, gero eta urriagoak diren erreserbetatik. Planeta eta biztanleak, haien artean gizakiak, pozoitzen ari diren erregaiak…

- - - - - - - - -

“Beraz, hau da nire ideia zoroa: ez ezazue aukeratu suntsipena”. Horixe izan zen dinosauro batek Nazio Batuen Batzar Nagusiko hemizikloari adierazi zion mezua, klima-aldaketari buruzko kanpaina batean “Suntsitu eta galtzeari buruzko gauza batzuk dakizkit –hasi zuen hitzaldia–, eta utzidazue esaten galtzea, desagertzea, ez dela batere ona. Eta zeuen suntsipena eragitea? 70 milioi urtean, hori da entzun dudan gauzarik barregarriena! Gure espezieak, gutxienez, asteroide bat izan zuen. Zein da zuen aitzakia? (…) Urtero, gobernuek milaka milioi gastatzen dituzte erregai fosilei laguntzak ematen. Imajina ezazue guk milaka milioi gastatu izan bagenitu urtero meteoritoak laguntzeko. (…) Aitzakiak alde batera utzi eta aldaketak egiten hasteko ordua da, gizakiok”. Bideo hemen ikusi: No Elijas la Extinción – YouTube).

Arrazoi ote du?

Bizitzeko egun dugun estiloak askoz ere energia gehiago behar du Industria Iraultzaren aurretik bizitzeko behar zena baino. Askoz ere gehiago ibili edo mugitzen gara, eta askoz ere distantzia luzeagoetan. Gehiago garraiatzen dugu. Gehiago ekoizten dugu. Eta gehiago kontsumitzen dugu, askoz ere gehiago.

Hori guztia egiteko energia behar dugu, eta energia hori lortzeko, batik bat, erregai fosilak erabiltzen ditugu.

Espainiak 2018an erabili zuen energiaren %74,1 erregai fosiletatik etorri zen, eta ekoizpen horrek 255.831 tona CO2 isurtzea eragin zuen guztira. Horrek esan nahi du 5,5 tona izan zirela pertsonako eta urteko, Portugalen, Frantzian eta Erresuma Batuan baino gehiago, besteak beste.  

Ekoizpen elektrikorako eta garraiorako hidrokarburoen erabilera orokortuak arazo larri bat eragin du: klima-aldaketa.  

Une honetan egiten dugun abiaduran ekoizten jarraitzen badugu, gure erregai-hornidurak ahitu egingo dira hamarkada gutxi batzuetan, eta, horrez gain, beharbada, itzulerarik gabeko puntu batera iritsiko da berotze globala, planetan bizitzea oso zaila izatea eragingo duen berotze globala.  

Joera hori aldatzeko, ordea, kontsumitzen dugun energia ekoizteko modua aldatu behar dugu. 

Energia berriztagarriak iraunkorragoak, jasangarriagoak, dira planetarako, eta orduan, zergatik ez dugu egiten energia kutsatzaileetatik berdeetarako trantsizioa? Ez delako erraza. (adibide bat hemen irakurri)

Hurrengo 100 urteetan tenperatura globala 2 gradu zentigradu ez berotzeko, 2050erako isurpenen %85 gutxitu beharko lirateke. Horrek esan nahi du urte horretarako deskarbonizazioak eta energia berriztagarrien ekoizpenerako trantsizioak amaituta egon beharko lukeela.  

Eta hori, egun, badirudi ez dela erabat egingarria. Erabateko deskarbonizazioa lortzeko, urteak beharko dira. Egun, ekoizten den energiaren %14 bakarrik etortzen da iturri berriztagarrietatik. %100a lortzeko, lurralde zabal-zabalak beharko lirateke, eguzki- eta haize-plantak kokatzeko, zentral hidroelektriko gehiago eraiki beharko lirateke, biomasa gehiago sortu beharko litzateke, beharbada, giza kontsumorako ekoizpenean aritu beharko luketen sailekin, eta abar.

Horrek kostu ekonomiko handiak ekarriko lituzke, eta bai beste kostu batzuk ere, adibidez, paisaiekin lotutakoak, zeinak askoz ere zailagoak diren kuantifikatzen eta irtenbidea ematen ere joan behar den.  

Edonola ere, irtenbidea ez litzateke bakarrik izango energia kutsatzaileak energia berdeekin ordeztea, era arrazoizkoago eta murriztuago batean kontsumitzen ere ikasi beharko baikenuke. Izan ere, gure kontsumo-ohiturak aldatzeak modu nabarmenean gutxituko lituzke atmosferara isurtzen ditugun berotegi-efektuko gasen kantitateak.

Ekonomia zirkularra eta bere urrezko lau arauak (birziklatzea, berriro pentsatzea, murriztea eta berrerabiltzea) garrantzitsuak dira aldaketa horretan. Gure eguneroko kontsumoan hondakinak ongi bereiztean pentsatu beharko genuke objektuak erabiltzen ez ditugunean, hartara egoki birziklatzeko aukera izateko eta, hala, lehengai gutxiago eta energia gutxiago gastatzeko prozesatzean. Berriro pentsatu beharko genuke ea beste modu batera erabil ditzakegun, jatorrizko erabilerarako ez dutela balio iruditzen zaigunean. Murriztu egin beharko genuke kontsumoa, geure buruari galdetuz beti, erosi aurretik, gauza hori behar dugun, hartara, gutxiago erosteko. Eta berrerabili egin beharko genituzke gauzak. Bigarren eskuko produktuak erabiliz, haien bizitza erabilgarria luzatzen dugu eta berri bat egiten baino energia gutxiago gastatzen dugu.  

Nolanahi ere, kontsumo-sistema aldatzeko zenbait hamarkada beharko dira, egitura ekonomikoa eta industriala ez baitago prest azkar egin ahal izateko. Baina beharrezkoa da. Ez dago beste aukerarik. Isurpenak berehala gutxitu beharko lirateke drastikoki, berotzearen ondorioak konponezinak izatea eragozteko. Isurpenak gaur bertan amaituko balira, gas horietako batzuek, adibidez, nitrogeno dioxidoak, zenbait mende beharko lituzkete industriaurreko mailetara itzultzeko, eta CO2 gasa, aldiz, inoiz ez litzakete itzuliko.  

Argi dago irtenbidea bilatzea ez dela erraza. Hala ere, ez dezagun ahantz bideoko dinosauroa, besterik gabe, ikus-entzunezko birsorkuntza bat dela eta duela asko eta asko desagertu zela.

*Ciencia para el día a día: ¿Vamos a seguir subvencionando nuestras extinción? Energía y cambio climático (sapienscuriosa.blogspot.com) artikuluaren laburpena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.