Posted

Hiri-eremuen etorkizuna

NBEk denbora eskatzen du 2020ko Hirien Munduko Egunean gure komunitateen eta hirien balioaren gainean gogoeta egiteko. Izan ere, jakitun dira azken 12 hilabete hauek hirietako bizitza aldatzen ari direla, COVID-19aren ondorioz.

- - - -

Hirietako bizitza aldatzen ari da COVID-19aren eraginez. Hirietan berdeguneak eta hiri-eremuak sortzeak garrantzi berezia hartu du. Toki osasuntsu eta osasungarri batzuk, naturarekin berriro konektatzen laguntzen digutenak, baita asfaltoaren eta kalearen erdian ere. Berdeguneek oinarrizko ingurumen- eta gizarte-eginkizunak betetzen dituzte gure bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.

Berdea gune lorategidunetatik edo nekazaritzakoetatik edo naturaletatik, publiko edo pribatu izan, harrago ulertzen hasi gara. Erabilera askoko baliabideak diren eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenekoak, sozialak eta ekonomikoak eskaintzen dizkiguten guneen sare moduan ikusi eta ulertzen hasi gara. Gure hiriak berriro naturalizatzen baditugu, biodibertsitatea erakarriz eta harekin batera biziz, pertsonei onurak ekarriko dizkieten hiri-sistema berriak sortuko ditugu, hirikoa, landakoa eta naturala konektatuko dutenak, eta erresilienteago egingo gaituztenak.

NBEren arabera: “COVID-19aren pandemiaren ondoko hiriek komunitateen, haien beharren, nahien, ideien eta gaitasunen integrazio are sendoagoa eskatuko dute. Toki-mailako ekintza eta talde askotarikoak funtsezkoak izango dira urbanizazio iraunkorragoa eta COVID-19aren ondoren lehengoratzea lortzeko, baina politikak aldatzearen eta finantza-baliabideak ematearen bidez egokitu eta ahaldundu behar dira”.

Eta COVID-19aren ondorengo hiri horiek eraldatzean, zalantzarik gabe, gazteek oinarrizko eginkizuna edukiko dute. Horregatik, heziketa-programek protagonismo berezia dute egoera honetan.

Programa horien artean, Mancoeduca dugu (Iruñerriko Mankomunitatearen ingurumen-heziketarako programa), zeina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zientzien Sailarekin elkarlanean, Arga Ibaia herritarren zientziarako proiektua garatzen ari den. Zehazki, proiektuaren xedea da herritarren zientzia DBHko ikasleei hurbiltzea, Argako Ibai Parkearen ingurumen-aberastasunaren garrantzia nabarmentzeko modu gisa. Hiriguneetatik igarotzen den eta hiriko pertsonak naturarekin konektatzen dituen korridore berdea da Parkea, hain zuzen. Organismoen mugimendua laguntzen du, uraren prozesuei eta fluxu ekologikoei eusteko bidea ematen du, eta flora, fauna eta ondare historikoa kontserbatzen du. Herritarren zientziarako proiektua Ibai Parkean flora- eta fauna-espezieen behaketa fotografikoak egitean datza, gero herritarren zientziako plataforma batera igotzen direnak eta NUPeko adituek baliozkotzen dituztenak. Azterlan zientifikoak egin ahal izateko eta beharbada COVID-19aren ondorengo hiri berrien oinarrian etorkizuneko helduek kokatuko dituzten ingurumen-zutabeak jartzea ekarriko duten ondorioetara iristeko balioko dute argazki horiek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.