Posted

Kontsumo kritiko baten beharra

Laura Villadiego Carro de Combateren buru ageriko eta pentsalarietako bat da. Talde hori, hain zuzen, kazetaritza independentean aritzen da, eta kontsumitzen ditugun produktuen jatorria ikertzen du. Esaten du egungo kontsumo-kantitatea jasanezina dela eta badela garaia gizartea ahalduntzeko eta kontsumo kritikoa egiten hasteko, produktuen trazabilitatea exijituz. Kasu egingo diogu?

- - - - - - - - - -

Laura Villadiegok Kanbodiara bidaiatu zuen 2012an, eta han ikusi zuen zer dagoen kontsumitzen dugunaren atzean. “Ikusi nuen, lanpara bat erosten badut hiru euroren truke, lanpara hori fabrikatu duten pertsonak, ez da nirea baino bizi-kostu txikiagoa dutela, baizik eta esplotatuta daudela, besterik ez. Hainbat emakumek hilean 56 euroko soldata jasotzen dutela, nahiz eta han erosketa-saskiak 100 euro balio duen… Eta sutan jarri nintzen”.

Garai horretan bertan, Villadiegoren lagun bat, kazetaria, Brasilera joan zen bidaian, eta bere idatzietan gauza berbera jasotzen duen: lan-baldintza oso txarrak eta beherenak, Europaren isiltasuna…

Eta hala ondorioztatu zuen bere esperientzia ez zela zerbait bakana, baizik eta eredu sistemiko bati erantzuten ziola, non esklabotza deuseztatuta zegoen, baina arrazoi edo kontu ekonomikoengatik pertsona batzuk besteenak izatea ez.

Eta hala jaio zen Carro de Combate, bost pertsonak zuzendutako taldea, kazetaritza independentean aritzen dena, kontsumitzen ditugun produktuen jatorria ikertzen.

“Eta hau gogaikarria da. Gure artikuluetan berariaz aipatzen baditugu enpresa batzuk, artikulu horiek ez dituzte argitaratzen komunikabide tradizionalean. Eta lantzen duzun gaiaren arabera, sare sozialetan, algoritmoak txikitu egiten zaitu… Baina garrantzitsua da kontsumitzen dugunaren trazabilitatea ezagutzea eta kaleratzea. Izan ere, nekazaritzako elikagaien industria batzuk jatorrizko tokiak eta bertako biztanleen iraupena andeatzen dituen, desjabetu egiten dituen eta soroak pestizidekin kutsatzen dituen nekazaritza-negozioarekin lotuta daude. Badira itsas zabalean bahituta dauden pertsonak, gero jaten dugun arraina arrantzatzen. Europan inportatzen ditugun lehengaiek trazabilitatea eduki behar baitute, deforestazioa ekiditeko…”.

Halere, beraiek lortu nahi dutena ez da herritarrak sentsibilizatzea, baizik eta kontsumo kritikoa eta arduratsua egitera bultzatzea. “Sumintzea nahi dugu. Sistemak pentsatu gabe erostera bultzatzen baikaitu. Eta ez. Irizpidea eduki behar da. Eta prosumitzaile bihurtu behar dugu, dagozkigunez gain beste zeregin batzuk egiten ditugun kontsumitzaileak, adibidea, checking-a supermerkatuan. Ez dugu nahi jendea errudun sentitzea, baizik eta jakitun izatea manipulatu egin nahi gaituztela”.

Eta badakite zeregina ez dela errazta, “izan ere, ia ezinezkoa da enpresa handien kontra borrokatzea. Baina saiatu egin behar da”. Eta era berean, badakite herritarrek funtsezko eginkizuna dutela hasi duten borroka horretan: “Daukaten informazioa giltzarria da. Egia da kontsumoa tresna politikoa dela, baina gizarteak gelditu egin behar du pentsatzera kontsumitzen dugunaren ekoizpenean jarraitu diren prozesuek gizartean eta ingurumenean duten eraginean. Gutxieneko berme batzuk bete ditzala”.

Araua betetzeak, sarritan, produktua garestitzea ekartzen du berekin. “Egia da, baina zer nahi dugu? Adibidez, Ameriketako Estatu Batuek produktu merkeekin, genetikoki aldatuta dauden produktuekin inbaditzen gaituzte, gero jango ditugun animalientzako pentsuak egiteko. Horrek ordezkatu egiten ditu Europako ekoizpen tradizionalak… Eta hori nahi dugu?”.

Laura supermerkatu kooperatiboen alde agertzen da, non saltzen denaren hautaketa zaindu bat egiten den, eta, batez ere, egungoa baino txikiagoa den kontsumo baten alde: “Zer behar dugun eta zer ez pentsatu behar dugu. Espainiak, egun, 3,5 Lur planeta kontsumitzen ditu, hau da, 2,5 planeta sobera ditugu”.

Eta hor utzi gaitu, bere hitzak hausnartzen, aldarrikatzen duen kontsumo kritiko horretara iristeko gai izango ote garen pentsatzen, berak arkatza zorrozten duen bitartean, ingurumen- eta gizarte-aktibismoan jarraitzeko.

Kontsumo arduratsuari buruz gehiago irakurri nahi baduzu:

Gazteen sormena eta inplikazioa, hiperkontsumo arduragabearen aurka

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.