Posted

Mendi-hegala finkatu, iturburua ez itotzeko

- - - -

XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena, ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren  ur beharra asetzeko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1895eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen, eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik.

Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da.

Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta, bertan, biltzen da, gutxi gorabehera, 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura.

Eremua bizirik dago, eta luiziek paisaia etengabean aldatzen dute. Luizi horietako batek, edo gertatzeko arriskuak, Artetako iturburuaren ahoa eta zaindariaren etxea (Iruñerriko Mankomunitateko Informazio Zentroa) mugatzen dituen eskuineko mendi-hegala finkatu beharra ekarri zuen.

Horren ondorioz, helikopteroak,  langile-taldeak eta makineria uraren zurrumurrua nagusi den leku batean sartu ziren,  uraren kalitatea bermatzeko, Artetak Iruñerriko iturria izaten jarrai zezan.

Proiektua, hain zuzen, mendi-mazelatik aska zintezkeen harriei eusteko hiru barrera dinamiko jartzean zetzan. Barrera horiek hiru maila desberdinetan  zeuden, eta altzairu galbanizatuzko eraztunen sare batek eratuta. Material berarekin egindako zutoinek eusten zioten sareari, eta finkagarri bikoitza zuten, altzairuzko kableen bidez. Alderik garaienean zegoen barrerak 70 metroko luzera eta 5 metroko altuera zuen; tartekoak, berriz, 80ko luzera eta 4ko altuera; eta hirugarrenak, azkenik, 60ko luzera eta 3ko altuera.  

Lan horiek, gainera, zaindariaren etxea zena egokitzeko eta Iruñerriko Mankomunitatearen  Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa bilakatzeko probestu ziren. Bertan, erakusketa berri bat kokatu zen: panelak, maketak eta ordenagailu bidezko animazioa. Azpimarragarria da, bestalde, haraneko jendearen oroitzapenak  biltzen dituen  audiobisuala .

Artetarako bisita Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa egokitu ez ezik, beste  jarduera interesgarri batzuk ere  egiten hasi ziren inguru horretan: inguruneko bisita gidatuak, baita gatzagekin lotutako ekitaldiak ere. (hemen ikusi)

Hori guztia akuiferoen uraren garrantzia agerian uztera eta kudeaketa egoki eta eraginkorra aldarrikatzera bideratuta zegoen. Eta, oraindik, helburu berbera du.

Ezin dugu ahaztu, baliabide natural horrek gure arreta osoa merezi duela. Ez da harritzekoa, beraz, aurten 2022ko Uraren Munduko Egunaren leloa horixe izatea: “Lurpeko urak, ikusezina ikusaraztea”.

Gai horretan sakontzeko post serie bat sortu dugu:

Informazio gehiago::

Zentroa ezagutzeko:  http://www.mcp.es/sites/default/files/360/mcp%20eusk/index.html

Iturburua ezagutzeko: https://www.youtube.com/watch?v=2UtCFn6icrQ&t=16s

Gatzagak ezagutzeko: https://ecoblog.mcp.es/l4r/artetako-gatzagak-gatzari-buruzko-istorio-batzuk-ezagutzeko-inguru-natural-bitxia/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.