Posted

Naturzaborraren aurka

Gure natura-ingurune hurbilenean zaborrak biltzean datza LIBERA proiektua. Eremu jakin batzuetan hondakinak biltzen dira, sailkatu egiten dira zuzen prozesatzeko, pisatu eta egokiak diren edukiontzietara botatzen dira. Proiektu honetan parte hartzea herritar orori dagokio, oro har, baina asko dira, arazo honen gaineko kontzientzia berezia izatean, ibaien ertzak, hondartzak eta basoak garbitzera ikasleekin joateko antolatzen diren ikastetxeak.

- - - - - - - - - - - - - - -

Duela denbora batetik, Naturzaborra (naturan pilatzen diren hondakinak) arazo larria errotik ateratzen saiatzen da gizarte-kontzientzia. Horrek berekin ekarri du gehiago edo gutxiago antolatuta dauden eta neurri handiagoan edo txikiagoan espontaneoak diren herritarren mugimenduak ugaritzea.

LIBERA horren adibidea da. Baterako proiektua da, SeoBirdlife eta Ecoembes erakundeek sustatua, eta gure natura-ingurune hurbilenean zaborrak biltzean datza. Hainbat taldek eremu jakin batzuk garbitzen dituzte, hondakinak sailkatzen dituzte egoki prozesatu ahal izateko, pisatu eta edukiontzi egokietara botatzen dituzte. Lortu nahi den helburua da gehiegizko kontsumoaren eta ingurumenari kalterik ez egiteko hondakinak ongi kudeatu behar izatearen gaineko gogoeta eginaraztea. 

Proiektu honetan parte hartzea herritar orori dagokio (ikusi bideoa) , oro har, baina asko dira, arazo honen gaineko kontzientzia berezia izatean, ibaien ertzak, hondartzak eta basoak garbitzera ikasleekin joateko antolatzen diren ikastetxeak.

Hori da, besteak beste, Burlatako Nôtre Dame ikastetxearen kasua (Nafarroa). Zaborrak biltzen aritu zen Intxaurdia parkean, Iruñerriko Mankomunitateko Mancoeduca ingurumen-heziketako programako hezitzaile batek lagunduta. Eta horrez gain, Iruñerriko beste ikastetxe batzuek, adibidez, Paz de Ziganda ikastolak eta Salestarren ikastetxeak, bat egin dute ekimenarekin: https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona-comarca/2021/06/12/escolares-contra-basura-sarriguren-730025-1002.html.

Beste batzuk harago joaten ari dira. Esate baterako, San Fermin ikastolako ikasleak mobilizatu egin ziren, gutunak eta eskaerak idatzi zituzten, beren ikastetxetik gertu zegoen legez kanpoko zabortegia garbitzeko; eta Maristen ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleak “El mar empieza aquí” (Itsasoa hemen hasten da) izeneko proiektu batean ari dira lanean. Hain zuzen, azken horren xedea hirian plastikoen erabilera murriztea da, hartara, ibaien ibilguetara iristea eragozteko.

Baina, benetan kezkatu behar dugu hainbeste?

Hondakinak botata uztearen bidez gizakiok ingurumenean dugun inpaktua munduko herrialde gehien-gehienetan aurrez aurre dugun arazo handi eta larrienetako bat dugula esan dezakegu.  

Egun, plastikozko zenbait uharte daude ozeanoetan, plastiko-zatiek, batik bat, ontziek eratutakoak. Ipar Ozeano Barekoa Alemania, Frantzia eta Espainia batera bezain handia da.

Duela gutxi egin den azterlan baten arabera (1), itsasoko hegaztien %90ek plastikoa irentsi dute eta aurreikusten da ehuneko hori %99ra iritsiko dela 2050ean. 

Gauza berbera gertatzen da itsas faunarekin, gizakion dietaren parte den faunarekin. Haren organismoan ere ez da desagertzen plastikoa.

Plastiko horren zati handienak kontinenteetan du jatorria, hau da, lehorrean utzi dira botata, haizeak eta euriak ibaietara eraman dituzte eta azkenean itsasoratu egin dira.

Euri-tantetan ere detektatu dira biodegradagarriak ez diren mikroplastikoak.

2018an, “mikroplastikoa” urteko hitzetako bat izan zen, Fundéu BBVA fundazioaren arabera.

Eta abar, eta abar… Eta oraindik ere zalantzarik baduzu gure ingurunean espezie gisa uzten ari garen aztarnaren gainean, informazio gehiago emango dizuten argitalpen hauek kontsultatu ahal dituzu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.