Posted

Opariak modu iraunkorrean biltzeko aholkuak

Eguberriak, lagun ikusezina, urtebetetzea, ospakizun jakin batzuk… Horietan guztietan arreta berezia jartzen dugu opariak bilatzean. Bilaketa horretan iraunkortasuna gogoan izateak, beharbada, ohikoa zaiguna baino ahalegin handiagoa eskatuko digu, baina gure ingurunean izango duen eragina ere, ziur asko, uste duguna baino handiagoa izango da.

- - -

Eguberrietako apaingarriak material berrerabilgarriekin egiteak edo oparien aurkezpena eta bilgarria ahalik eta iraunkorrena izaten ahalegintzeak lan gehigarria ekartzen du, atmosferara CO2gasak igortzean inpaktu ertaina duena. Ihobe Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-arloko kudeaketarako sozietate publikoak gogorarazten digu, duela gutxi kaleratu duen argitalpenean, 52 keinu aldaketa klimatikoaren aurka, opari perfektua aukeratzean hori gogoan izateak uste duguna baino handiagoa den eragina izan dezakeela gure ingurunean.

Hori dela-eta, oparien bilgarriak material birziklatuekin edo berrerabiliekin egiteko ideia batzuk bildu ditugu. Haiek aukeratzeko unean izan ditugun irizpideak hauek izan dira: lortzen nahiko errazak diren materialak erabiltzea, kostu ekonomiko txikia edo nulua izatea eta opariei, artisau-ukitu bat emateaz gain, jasotzen duen pertsona hunkituko duen ukitu pertsonala ematea. 

PAPER BERRERABILGARRIAREKIN EGINDAKO BILGARRIAK

Jarraian dauden irudietan erakusten den moduan, egunkariko papera erabiltzeak, jada erabiltzen ez ditugun liburuena edo baita mapak ere oso efektu deigarria izan dezake opariak aurkeztean, eta are gehiago denei estilo bera ematea lortzen badugu.

Izquierda: www.minieco.co.uk
Derecha: inspirationsfabrik.blogspot.com

OIHALETAN BILDUTAKO OPARIAK

Etxean gordeta ditugun oihalkiak, erabiltzen ez ditugun ehunak, besteak beste, maindireak, zapiak, kamisetak eta bai jertseak ere… Horiek guztiak erabil ditzakegu opariak Japoniako erara biltzeko: `Furoshiki´ erara. 

Derecha: www.minted.com

Horretarako, pieza karratuak lortu behar ditugu, beharrezkoa den tamainakoak, eta irudian adierazten duten moduan tolestu behar ditugu. 

ecocollectiveseattle.com

Etxean aurki ditzakegun ehun-zatiak pakete bakoitza apaintzeko begiztak sortzeko ere erabil ditzakegu.  

Pinterest

SARETXOAK

www.growingspaces.net

Zure paketeei ukitu dibertigarria eman nahi badiezu, sare formako bilgarriak erabiltzeko proposamena modu interesgarria eta bai hezigarria ere iruditzen zaigu plastikozko produktu bati, laster itxuraz aldatuko duenari, bigarren bizitza nola eman erakusteko. Azkenean edukiontzi horira iritsiko da, baina, bien bitartean, frutak eta barazkiak edukitzeko baino zerbait gehiagotarako balio izango du. 

KARTOIA

Komuneko paperaren bilkarietako eta bai zerealen edo galleten paketeetako kartoia aliatu handia izan daiteke pakete txikienei ukitu originalagoa emateko, oparietarako papera erabiltzea saihesteko eta aisiako jarduera laburtxo bat egiteko, prestatzen dugun bitartean.

Pinterest

Komuneko paperaren bilkaria txikia bada zure oparia biltzeko,  instructables.com webgunean tutorial erraz bat dago, zerealen pakete bat zure oparia sartzeko moduko kaxa handiago bihurtu ahal izateko.

Gure opariak egitean material ohikoak eta gure ingurunean lortzen errazak direnak erabiltzeko ideia batzuk baino ez dira horiek guztiak. Beti bezala, irudimenak eta sormenak gainerakoa egiten du. Jada erabiltzen badituzu, beste batzuk ezagutzen badituzu edo praktikan jartzera animatzen bazara, atsegin handiz jasoko ditugu zure iritziak eta iruzkinak. 

NON AURKITU OPARI IRAUNKORRAK
 
- Bigarren eskuko gauzen azoketan. Urteko sasoi honetan, hainbat erakundek, besteak beste, Emausko Trapuketariek, irabazteko asmorik ez dutenek, elkarteek eta abarrek, azoka zehatzak sustatu eta antolatzen dituzte. Haietan, hain zuzen, ongi dauden eta arrazoizko prezioa duten bigarren eskuko produktuak saldu, trukatu edo eros daitezke.
- Elkartasunezko opariak. Intermon Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak adierazten duen moduan ingurumenaren alde lan egiten duten eta tokiko komunitateei laguntzen dieten erakunde humanitarioekin elkarlanean aritzeak elkartasunaren balioa berreskuratzen laguntzen du. Egun hauetan, denda fisikoetan edo sarean produktu iraunkorrekin edo bidezko merkataritzakoekin lan egiten duten GKEak bilatzera animatzen zaituztegu.
- Ingurumenari dagokionez, iraunkorrak diren opariak. Sareko fairchanges.com plataformakecofriendlydiren 182 markaren ia 3.000 proposamen jasotzen ditu bere katalogoan: opari birziklatuak, elkartasunezkoak, bidezko merkataritzakoak, ekologikoak, eskuz egindakoak eta abar. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.