Posted

Pedalibre edo Madrilen pedalei eragiten ibiltzeko saiakera

“Madrilen bizikletaz ibiltzea trebetasun eta arreta handia eskatzen duen arriskuko jarduera da”. Pedalibre elkartearen hitzak dira horiek. Elkarte hori 1982an sortu zuten, 300 bazkide inguru ditu eta hirian bizikletaren erabilera normalizatzearen alde lan egiten du, zalantza praktikoak, teknikoak eta legezkoak argitzen, ikastaroen bidez. Era berean, bi gurpileko ibilgailua konpontzen eta prest jartzen aritzen da La Guindalera auzoan duen tailerrean, eta, oro har, hirian zikloturismoa sustatzen aritzen da.
pixabay

- - - - - - - -

Bizikletak ez dira soil-soilik udarako hainbat hiriburutan, hala nola Amsterdamen, Kopenhagen, Berlinen, Dublinen, Parisen eta Stockholmen. Izan ere, haietako kaleetan bizikletaz ibiltzea ia betebeharra da.

Errealitate hori, ordea, oso bestelakoa da Madrilen. 1960ko eta 70eko hamarkadetan garatutako hirigintza-politikak ekarri du 6 eta 16 errei artean dituzten arteria handiek zeharkatutako hiria izatea, kale estuak dituzten auzoak edukitzea eta haietan espaloiak metro batetik beherakoak izatea, eta ehunka ibilgailu motordunek kolapsatutako zirkulazioa izatea.

Eta horri guztiari gehitzen badiogu bidegorriak eskasak izatea, pentsatzekoa da ez dela batere erraza pedalei eragiten aritzeko esperientzia pozgarria izatea.

“Bai, hala da. Hemen bizikletaz ibiltzera animatzea oso zaila da. Ibilgailu motordun asko eta asko ibiltzeak eta abiadura handian egiteak, kale kopuru handia egoteak, kaleak baino gehiago hiriko autobideak diruditenak, eta bidegorri babestuen bizikleta-sarerik ez edukitze izugarriak ekartzen du Madrilen bizikletaz ibiltzea trebetasun eta arreta handia eskatzen duen arriskuko jarduera izatea”.

Pedalibre elkarteko arduradunen hitzak dira horiek. Elkarte hori 1982an sortu zuten, 300 bazkide inguru ditu eta hirian bizikletaren erabilera normalizatzearen alde lan egiten du, zalantza praktikoak, teknikoak eta legezkoak argitzen, ikastaroen bidez. Era berean, bi gurpileko ibilgailua konpontzen eta prest jartzen aritzen da La Guindalera auzoan duen tailerrean, eta, oro har, hirian zikloturismoa sustatzen aritzen da.

“Madrilen oso inertzia bizia gertatzen da, eta duela 50 urtetik aplikatzen dituen errezeta berberak aplikatzen jarraitzen du –azaldu dute–. Sortutako aparatu burokratikoak zaildu egiten du erabakiak hartzea eta haiek azkar gauzatzea. Eta horri gehitu behar zaio Estatuko gainerako lekuetan duen oihartzuna, horrek eragiten baitu aplikatzen diren erabaki, diskurtso eta politika asko, barrura baino gehiago, kanpora begiratuz egitea”.

Horrenbestez, Pedalibreren lana, ia ezinbestekoa bada ere, oso zaila da. “Asko dira egunero-egunero aurkitzen ditugun zailtasunak gure jarduera nahi genukeen moduan garatzeko. Lokalik eta materialik ez izatea, lan boluntarioak izan ohi dituen gorabeherez gain, oztopoa da berez. Era berean, nolabaiteko frustrazioa eragiten du udal desberdinek ez egitea behin betiko mugikortasun iraunkorreko eredu baten alde, non bizikletak dagokion eginkizun nabarmena izango duen. Zoritxarrez, gehiegitan gertatzen da ekimen politikoa ondorio praktikorik gabeko diskurtso edo iragarkietan gelditzea”.

Baina, hala eta guztiz ere, elkarte honek lorpen handiak egin ditu bere historian. “Lehenik eta behin, elkarte ugari bildu dugu bizikleta sustatzearen inguruan, eta horrek lagundu du bizikleta bihurtzea herritarren aldarrikapenetarako arrazoi. Horren ondorioz, bizikletaren diskurtsoa klase politikoan barneratu da eta horren erakusgarri da Hiriko Akordioek jaso izana Behin Behineko Bizikleta Sare bat eraikitzea (alderdi politiko guztien aho bateko akordioa izan da, “berreraikitze” neurri moduan, pandemiaren ondoren, eta oraindik gauzatzeko dagoena). Bizikleta Mugikortasunaren Plana ere idatzi da.

Azken batean, ikusten ari garena da administrazioen aldeko konpromiso bat, nahiz eta oraindik ere esparru teorikoan dagoen, eta bizikletaren nolabaiteko iragazkortasuna garraio publikoan”.
Iritsiko al da Madrilen bizikletaren erabilera Amsterdamgoa bezain ohikoa izango den eguna? Denborak baino ez daki. Poeta parafraseatzen, “Zikloturista, ez dago biderik; bidea pedalei eragiten egiten da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.