Posted

“Santander, hiriburu naturala”, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko

Duela denbora batetik ikusten ari da hirietako berdeguneak handiagotu eta gehitzeak eta haietan sor daitekeen biodibertsitatea kontserbatzeak eragin positiboa duela herritarrengan, haien bizi-kalitatea hobetzen baitu. Xede horrekin ari da eraldatzen Santander hiria, non hainbat kontzeptu, hala nola “alokairuko urmaelak”, “hiriko minibasoa”, “hegazti txikientzako buffet librea”, “belarra gutxitan mozten den tokia”, “kontuz, deskonposatzen ari den egurra”, ohiko bihurtzen ari diren.

- - - - - - - -

Asfaltoa naturaren etsai bihurtu da, eta denbora luzean hiriak natura-inguruneei ezikusiarena egiten bizi izan dira.

Edonola ere, duela denbora batetik ikusten ari da hirietako berdeguneak handiagotu eta gehitzeak eta haietan sor daitekeen biodibertsitatea kontserbatzeak eragin positiboa duela herritarrengan, haien bizi-kalitatea hobetzen baitu.

Jomuga horrekin, Santander hiriak “Santander, hiriburu naturala” asmo handiko ekimenari heldu dio, eta bertan Udala inplikatu du Seo BirdLife erakundearekin, Amica elkartearekin, Klima Ikertzeko Fundazioarekin eta Kantabriako Unibertsitatearekin elkarlanean. Horrez gain, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitatea Fundazioak ekimen hau babesten du.

Ekimena hiri osoan garatzen ari da, eta hiriko eta hiri-periferiako natura-eremu andeatuetan ingurumena lehengoratzeko jarduketak gauzatzen ari dira.

Asko dira plan honek barne hartzen eta aurreikusten dituen ekintzak, eta haien artean dago biodibertsitatearen aldeko lorategien eta terrazen sare bat sortzea. Hain zuzen, hirian fauna eta flora hartzen lagunduko dute, intsektu polinizatzaile, hegazti txiki, anfibio eta narrastientzat babes- eta elikadura-oasi txikiak emanez.

Halaber, hamar mila metro koadroko azalera bat, zolatutakoa, iragazkortzea eta naturalizatzea, haien artean sei eskolatako jolastokiak, eta berdeguneetan bertako 25.000 zuhaitz landatzea, hirietan kalitate hobeko airea arnasteko Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen duen ratioa lortzeko, hiriburutza berdearen beste erronka handiak dira, eta herritarrek parte hartzera bultzatzen du, herritar horiek ekimenaren partetzat hartzen baititu, haientzako planen eta estrategien bidez.

Ekimenaren xede ere bada herritarren eta naturaren arteko harremana hurbilagoa eta ohikoagoa izatea, eta, hori dela-eta, espezie basatiak nagusi izango diren lekuak, anfibioentzako urmaelak izango dituztenak, belarra mozten ez den belardi loretsuak eta abar sortzea sustatzeko lan egiten du.

Eta harreman hori modu berezian zaindu edo mimatzen da eskola-esparruan; izan ere, jolastokiak naturalizatuta daudenean, biodibertsitate handiagoa hartzeko gai izateaz gain, natura hurbilarekin kontaktua izatean oinarritutako ikaskuntza esperientzialeko baliabideak ematen dituzte, ikasleei gizaki orok natura-inguruneekiko duen beharra barneratzen laguntzen dieten baliabideak.

Gainera, hiriko gainerako tokietan gertatzen den moduan, eskolak naturalizatzeak ikastetxeak atsegin egiten eta toki bizigarriagoak eta klima-aldaketara egokituak bihurtzen laguntzen du. Hala, eraldaketa hori bultzatzeko, planak eskola naturalizatzeko lehiaketa bat proposatzen du, hiriko Lehen Hezkuntzako eskoletarako heziketa-programa bat, irakasleei prestakuntza ematea eta biodibertsitatearen gaineko horma-irudiak egitea.

“Santander, hiriburu naturala” 2025eko abendua bitartean luzatuko da, eta, oraingoz, 25.649 zuhaitz eta zuhaixka landatzea, helburuak lortzeko 196 ekimen ezartzea eta 5.675 parte-hartzaile inplikatzea lortu du.

Bien bitartean, hainbat kontzeptuk, hala nola “alokairuko urmaelak”, “hiriko minibasoa”, “hegazti txikientzako buffet librea”, “belarra gutxitan mozten den tokia”, “polinizatzaileentzako mikrolorategia”, “kontuz, deskonposatzen ari den egurra” kontzeptuek, ohiko bihurtzen jarraituko dute Santanderko hiri-paisaian, zeinak bat egin duen jada bere alde berdeenarekin.

Beste hiri berde batzuen esperientziak ezagutu nahi badituzu:

Zementuaren eta berdeguneen bizikidetza Nafarroako udalerri txikienean

Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat

Meatze-arroen errekuperazio iraunkorra

Principato Di Valboscosa: Italiako noblezia “berpiztu” duen ekologia-elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.