Posted

Shinrin-yokua, basoan bainua hartzeko Japoniako praktika

Shinrin-yoku (baso-bainua, japonieraz) esaten diogu Japonian sortutako praktika bati . Hain zuzen, basoan paseatzean datza praktika hori, baina meditazio moduan eta patxadatsu paseatzean. Kontzeptua herrialde horretako bi erlijio ofizialetan inspiratuta dago, sintoismoan eta budismoan, haietan naturako espirituak gurtzen baitituzte eta, horrenbestez, basoak jainkotiarraren erresumatzat jotzen baitituzte. Gaur egun, gure natuirarekiko harremana estuagoa izatea behar dugunean, praktika hori gero eta hedatuagoa dago.

- - - - - - -

Japonia, herrialde teknologikoetan nagusietako bat, era berean shinrin-yoku esaten zaionaren sorlekua da (baso-bainua, japonieraz). Hain zuzen, basoan paseatzean datza praktika hori, baina meditazio moduan eta patxadatsu paseatzean. Kontzeptua herrialde horretako bi erlijio ofizialetan inspiratuta dago, sintoismoan eta budismoan, haietan naturako espirituak gurtzen baitituzte eta, horrenbestez, basoak jainkotiarraren erresumatzat jotzen baitituzte.

Shinrin-yokua, gainera, 1980ko hamarkadaz geroztik, naturarekin konektatzean datzan osasun-programa nazional baten barnean dago.  Kalkulatzen denaren arabera, gutxienez, bi milioi eta erdi japoniarrek parte hartzen dute urtean programa horretan, eta, bertan basoko gidariak edo terapeutak dira protagonistak. Gidari horien bidez, sentipenak sentitzeari denbora eskaintzen ikasten du parte hartzen duenak, sakon arnasten, lurrinak hautematen, airearen ukipena sentitzen, testurez ohartzen…

Praktika honek osasunean dituen onurak aztertzeko azterlan gehien egin den lekua Japonia da  (Yoshifumi Miyazaki ikertzaile ezagunenetako bat da). Baina ez da leku bakarra. Michigango Unibertsitateak zenbait aurkikuntza egin ditu, eta bai Stanfordeko Unibertsitateak eta Bristolgoak ere. Hartu baso-bainu bat! gure argitalpenean jaso genuen moduan, nazioartean dagoen bibliografia zabala da eta, hartatik ateratzen diren ondorioen artean, hauek nabarmendu behar dira:

  • Hirian egin ditzakegun paseoen aurrean, basoko paseo hauek kortisol estres-hormonaren mailak %12,4 gutxitzea ahalbidetzen dute.
  • Tentsio arteriala ere %1,4 jaits daiteke.
  • Egindako azterlan batzuetan (Osasuna eta landa-azterlanak, Chiba University), bihotzekoen intzidentzia %5,8 murriztu zen.
  • Naturarekin kontaktua izateak jarduna handitzen du enpatiarekin eta emozioekin lotutako garun-areetan.  
  • Baso-bainuek handitu egiten dute NK zelula esaten zaienen maila, natural killer edo hiltzaile naturalak. Gaixotasunak borrokatzeko bidea ematen duen globulu zuri mota bat da.
  • Ibilaldi hauek eragin indartzailea eduki dezakete arreta biltzeko eta gauzez oroitzeko daukagun gaitasunean.
  • Antsietatea eta depresioa murriztea ekartzen dute.

Baina, nola da posible hori? Azterlan zientifikoen arabera, onura horietako gehienen arduradunak fitonzida esaten zaien olio naturalak dira. Onddoei, bakterioei eta intsektuei aurre egiteko zuhaitzek erabiltzen dituzten olioak dira, hain zuzen. Substantzia horren kontzentrazioa handitu egiten da airean, tenperaturak berotzen diren neurrian, eta konposatu organiko aromatiko eta lurrunkor batzuk askatzen ditu, terpeno esaten zaienak. Gizakiak usaimenaren bidez hautematen ditu.

Nahiz eta deskribatutakoa sentitzeko modurik onena baso-ingurune natural batera joatea den, ez dugu ahaztu behar naturarekiko kontaktua eta hark berekin ekartzen dituen onurak hirigunean bertan ere eduki daitezkeela.

Esate baterako, Roger Ulrich ikertzailearen azterlan batek ondorioztatu zuen naturgune baterako bistek, leiho batetik egon daitezkeenek, gaixoari azkarrago suspertzen lagundu ahal diotela.

Bazkalorduan parkean paseo laburrak emateak laneko estresa alde batera uzten lagundu diezaguke, eta presarik gabeko une batez gozatzeko balio dezake. Lorategi botaniko bat bisitatzea, zentzumen guztiak erne ditugula, aukera ona izan daiteke naturaren taupada sentitzeko. Azkenik, hiri-baratze batean parte hartzeak lurrarekin eta guri erakusteko asko duten landare batzuekin elkarri eragiten aritzeko aukera emango digu.

Eta etxearen barnean, ez dago zalantzarik landareak zaintzeak edo lorategi bertikal bat sortzeak bila gabiltzan ongizate hori lortzen lagundu diezagukeela.

Nork ez du probatu nahi?

Iturriak:

TRAVESÍA PIRENAICA

http://www.xn--institutodebaosdebosque-4hc.com/

https://www.bbc.com/mundo/noticias-40608179

https://elpais.com/elpais/2018/04/13/buenavida/1523624125_320240.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.