Posted

Sorginen mesedeak hartu nahi izan ez zituen artea

Elezaharraren arabera, Lecinako (Huesca, Aragoi) arte gazte batek ez zituen hartu nahi izan sorginen mesedeak eta zen bezalakoa izaten jarraitzea aukeratu zuen. Orain, arte heldua dela, 2021eko Europako Zuhaitz izendatu dute, eta, hartara, Espainian sari hori jaso duen ale bakarra bihurtu da eta, gainera, sari horren historian boto gehien eskuratu duen zuhaitza da.

- - - - - - - - - - - -

Lecinako milaka urteko artea (Huesca, Aragoi), Curingako bananondoa (Italia) eta sikomoro edo astigar zuri zaharra (Errusia) zuhaitz enblematikoak eta balio handikoak dira, baina haietako bakarra aukeratu dute 2021eko Europako Zuhaitz izateko, 15 herrialdetako beste ale batzuekin lehian aritu eta gero.

Martxoaren 17ko 15:20an lehiaketaren irabazlea nor zen jakinarazi zenean, alaitasuna eta poztasuna nagusitu zen Lecinako herritarren artean, herriko plazan bilduta baitzeuden bozketen emaitzaren berri zuzenean izateko.  

Huescako arteak 16,5 metroko altuera du eta 28 metroko diametroa adaburuan. Boto gehien lortu zuen zuhaitza izan zen (104.264 boto), beste bi finalistek lortutakoak baino dezente gehiago (78.210 batek eta 66.026 besteak). Hartara, lehiaketa hori irabazi duen Espainiako lehen zuhaitza bihurtu da, eta, gainera, lehiaketaren historian boto gehien lortu duena ere bada.

Milaka urte dituen zuhaitz hau Bárcabon dago, Sobrarbe eskualdeko udalerri horretan, eta Europako lehiaketara iritsi zen 2020ko azaroan Espainiako ale onentzat jo eta Aragoiko Zuhaitz Berezi izendatu ondoren.

Eskuarki, beren adinarengatik, tamainarengatik, edertasunarengatik bereziak diren aleak saritzen dituzte sari hauek. Baina baita beren historiarengatik eta pertsonekin duten harreman afektiboarengatik ere. Eta azken puntu hori gakoa izan da arteak Europako titulu hori merezi izateko.

Sobrarbe Turismo bulegoan diotenez, “gure herrian oso maitatua da zuhaitz hau, alde batetik urte anitz daramatzalako hemen (mila urte baino gehiago) eta, bestetik, inguru honetan dauzkagun gozatzeko toki batzuk ezagutzera bultzadaka handi bat emango duelako: bai Lecinako kultura ondarea, baita beste herri batzuetakoa ere; Almazorreko dolmenen ibilbidea; etab.”

Izan ere, bertakoek dioten estimu- eta maitasun-sentimendu hori ez zen bakarrik botoak emateko epean adierazi, baizik eta antzinatik datorren sentimendua da. Zerbaitegatik salbatu zen moztua izateaz, bere ahizpak egur-ikatza egiteko aprobetxatzen ziren bitartean.

Bertako elezaharrean, ordea, beste bertsio bat kontatzen da. Badirudi duela milaka urte eskualdea ezin zeharkatuzko artadiek inguratuta egon zela, eta, era berean, animalia basatien eta sorginen babeslekua zirela artadi haiek. Zuhaitzek oso gustuko zuten hango biztanleak halakoak izatea, horrek prebenitzen baitzuen han gizakiak ibiltzea, bertan sartzeko beldur baitziren egur edo ezkur bila.

Arteetan gazteena, aldiz, atsekabetuta zegoen, berak hainbeste maite zuen basoak oso ospe txarra zuelako. Bidegabea iruditzen zitzaion, eta horixe adierazten zien ale zaharrenei. Hartara, ale zaharrenak haserretu egiten ziren. Maiz izaten ziren eztabaidak, jasanezinak izateraino, eta horrek ekarri zuen sorginek alde egiteko erabakia hartzea.

Bidea hasi aurretik, eman zieten babesa eskertu nahi izan zieten arte zaharrenei eta desira bat gauzatzeko aukera eskaini zieten. Hala, zuhaitz-talde batek urrezko bihurtu nahi izan zuen, beste batek kristalezko eta beste batek usain gozo-gozoa izatea eskatu zuen.

Arte txikia, bere aldetik, talde guztietatik kanpo gelditu zen. Zuhaitza ez izatea desiratu ez zuen bakarra izan zen.

Gauzatu egin zituzten desira guztiak eta sorginak inguru hartatik desagertu ziren. Orduan, ekaitz handi batek paisaia suntsitu zuen eta kristalezko zuhaitzak hautsi zituen. Haizeak arte perfumatuen usaina animalia gosetien sudurretaraino eraman zuen, eta animaliek jan egin zituzten arte horiek. Eta, ekaitzaren ondoren barea iritsi zenean, eguzkiak urrean eragin zituen islak inguruko herrietako biztanleak erakarri zituen, eta biztanle horiek urrezko arte zahar horiek txikitu zituzten.

Horrenbestez, baso erraldoi hartatik ale gazteena baino ez zen gelditu bizirik, eta geroztik bertakoen eta arrotzen errespetua eta maitasuna izan du.

Orain heldua da eta 2021eko Europako Zuhaitz izendatu dute. Bere jabea den familiak eskatu du bere ‘Castañera’ maitea zaintzeko, eta politikaren arloko arduradunek alea babesteko kudeaketa-plan bat gauzatzeko konpromisoa hartu dute. Vero ibaiaren kultura-parkeak, bere aldetik, zuhaitz honen ezaugarrien gaineko informazioa ematen die turistei asteburuetan, eta bai natura-inguruneak bisitatzean gauzatu behar diren jardunbide egokien gainekoa ere.

Espero dezagun sorginek itzuli behar ez izatea altxor natural honek bere distiraz gozatzen jarraitu ahal izateko, gizakiak hurbil daudelako inolako eragozpenik izan gabe.


Ba al zenekien…

Lecina eta Betorz herrien artean artzai txaboletik txabolerako ibilbide bat dagoela?

UNESCOk izendutako Munduko Ondareko labar-pinturak daudela Barfaluy, Lecina Superior eta Gallinero herrietan?    

Geo-Ruta del Río Vero” Sobrarbe eta Pirineoen arteko geoparke bat dela geologiaren ikuspuntutik adierazitakoa?  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.