Ontziei eta haien hondakinei buruzko 2025/40 Araudi (EB) berria 2026ko abuztuaren 12an hasi zen aplikatzen oro har. Europak orain arte izan duen ikuspegia aldatuko du araudi horrek: kontua ez da ontziak bildu eta hobeki birziklatzea, baizik eta haien hondakinak murriztea.

Mar Menor aintzirari larri eragiten diote eutrofizazioak eta nekazaritza intentsibotik heldu diren mantenugaien ekarpenek, eta naturan oinarritutako irtenbidean bilatzen du babesa: ostra arrunta (Ostrea edulis) berriro sartzea bertan. Kuskubiko hori ugaria zen antzina aintziran, eta uraren gardentasuna hobetzeko eta esekita dauden mantenugaiak murrizteko gai den iragazki bizidun moduan jokatzen du. Edonola ere, zientzialarien komunitateak ohartarazten du neurri hori eraginkorra izango dela soil-soilik, horrez gain, jatorrian isurketak benetan murrizten badira.

Adimen artifizialeko ereduen entrenamenduak eta erabilerak datu-zentro handietan pilatzen den potentzia eta energia ikaragarria eskatzen dute, non milaka zerbitzarik atsedenik gabe lan egiten duten. Prozesadore horiek errendimendu osoan lan egiten dutenean bero handia sortzen dute, eta, gehiegi berotzea ekiditeko, hozte-sistemak erabiltzen dira, sarritan ura erabilita hoztea ekartzen dutenak.
Ondorioz, egun, adimen artifizialeko eredu bati egiten zaion kontsulta bakoitzak ingurumen-kostu garrantzitsua ezkutatzen du: ur-kontsumoa.

Klima-babeslekuak sortzeko, herritarren osasuna zaintzeko, eta ekonomiaren eta azpiegituren segurtasuna zaintzeko gai izango den hirigintza-plangintza berri bat behar duten hiri handiak estuasunean jartzen ari da klima-aldaketa. Aurre egitea beste erremediorik ez dagoen erronka handia da, argi baitago gero eta beroagoa den mundu batean bizi garela.

Gaur egun, ehun-gaien ekoizpenaren % 13 baino ez da birziklatzen. Ehun-hondakinen 92 milioi tona iristen dira urtero zabortegietara. Eta hori gelditu eta amaitzeko unea iritsi da. Orain, indarreko legediak enpresak eurak egiten ditu beren hondakinen kudeaketaren arduradun, eta ekonomia zirkularra haien guztien helburu nagusi bihurtu da. Asmoa da ehun-hondakinak etorkizuneko produktuetarako lehengai bihurtzea.

Hiria gizatiartzea, pertsonengan ardaztea eta haietako bizi-kalitatea hobetzea da “trafikoa baketzearen” erronka. Zehazki, Europako hainbat hiritan ezartzen ari den neurri-sorta da, hirietan auto pribatuen abiadura eta kopurua murrizteko eta zarata gutxitzeko helburuarekin.

EBk urtero milaka milioi tona lehengai kontsumitzen ditu bere ekonomiak elikatzeko. Material horien guztien % 12 bakarrik birziklatua da, 2030erako bikoitza izatea helburu den arren.
Europar Batasunak birziklatutako produktuen kontsumoa handitzea espero du, 2026an onartuko den Ekonomia Zirkularraren Legearekin. Posible ote da?

Nepalek droneak erabiltzen ditu Everest mendia garbitzeko. Ekimen berritzailea da, etengabeko arazo bati, kutsaduraren arazoari, aurre egiteko. Ekimenaren helburua da mendiko turismoak eskualde horretan duen ingurumen-inpaktua murriztea. Urtero, milaka mendigoizalek eta eskalatzailek hainbat eta hainbat hondakin uzten dituzte atzean, hala nola oxigeno-botilak, janari-hondarrak eta gorotzak.

Luis Merino ingurumen-kazetari eta Energías Renovables aldizkariaren zuzendariaren hitzetan, “zerbait gaizki egiten ari gara, inork ez baditu nahi haize-parkeak edo beste energia berriztagarri batzuk gertu. Argi dago soil-soilik energia berriztagarrietan oinarrituta dagoen energia-eredu batera igaro behar dugula, energia konbentzionalak arazo larriak eragiten ari baitira. Horrek ez du esan nahi, ordea, energia berriztagarriak edozein eratara instalatu ahal direla”.

Eztabaida mahai gainean dago.