Erleak eta basa-polinizatzaileak hiriko airearen kalitatearen bioadierazle onenak dira, eta, horrenbestez, positiboa da haien presentzia hiri-ingurunean. Europan, zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian, Ingalaterran, Eslovenian eta Alemanian, erleen presentziak emaitza bikainak eman ditu eta ez du eragozpen edo handirik sortu.
Espainiako legeriak debekatu egiten ditu abeltzaintza-ustiapeneko erlauntzak hiri-eremuetan. Alabaina, ez du debekatzen erleak edukitzea kontserbazioko edo didaktikako xedeetarako, baldin eta ez badira merkaturatzen erlauntzaren produktuak.

Bartzelonan argi dute bizi-kalitatea hiri berdearen sinonimoa dela. Egiturak polinizatzaileentzat, belar-mozte partzialak, polinizatzaileen erakargarri diren loreez beteriko lorategiak, hiri-egituraren eta alde naturalen arteko trantsizio-guneak zaintzea… Naturguneek hiriko biztanleen osasunean zuzenean eragiten dutela ulertzen den hiri batean gauzatzen dituzten jarduketak dira horiek guztiak.

Viladecans hiria erleen laguna da, eta haiek aintzakotzat hartzen ditu hiriaren ingurumen-kalitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko. Hirian dituzten hiru erlauntzetako eztiarekin bisitariei harrera ona egiten diete, Erleen Etxean neska-mutiko eta helduentzako jarduerak egiten dituzte, eta etxebizitzetako balkoiek eta txorkoek lore erakargarriak erakusten dituzte, intsektu polinizatzaile horiek bila ibiltzen diren jaki gozoa aurki dezaten.

Imagen de Free-Photos en Pixabay

Suedia eta bertako “Minutu bateko hiria”; Los Angelesko “Gerrillako lorezaintza”; Parisko “15 minutuko hiria”; Bartzelonako eta Gasteizko super-etxadiak… Hiri-espazioak berriz konkistatu edo berreskuratzeko ahaleginei erantzuten diete ekimen horiek guztiek, espazio horiek zirkulazioari kenduta eta herritarrei eskainita.