Japoniako Akira Miyawaki botanikariak “izango ziren basoak” izenekoak aztertu zituen, lurralde batean giza jardunak esku hartzeari utziko balio naturalki haziko ziren basoak. Ideia horretatik abiatuta, landare-komunitate horiek soil-soilik bertako espezieak erabilita birsortzeko sistema bat garatu zuen. Miyawaki basoak dira, lehengoratze ekologikoko teknika bat, mundu osoko hirietan natura sartzeko modua aldarazten ari dena.