3 zuhaitz ikusgai etxebizitza, ikastetxe edo lantoki bakoitzetik; % 30eko zuhaitz-estaldura auzo bakoitzean; 300 metroko gehieneko distantzia kalitateko berdegune bateraino. Horiek dira Cecil Konijnendijken 3-30-300 gidan nagusi diren hiru erregelak, eta hiri osasungarriagoak sorteko iparrorratz moduan balio duena. Izan ere, azken batean, hiri bat ez da hobea eraikin modernoak edo kale zabalak edukitzeagatik, baizik eta baita natura sartzeagatik bertan bizi direnen eguneroko bizimoduan.

Lehen, euri-ura ahalik eta azkarrena desagertzeko moduan diseinatzen ziren hiriak; orain, ordea, ur hori xurgatzeko eta, hartara, gero eta baliotsuagoa den baliabide bat etengabe galtzea ekiditeko moduan diseinatzen dira. “Belaki-hiri” esaten zaienak dira,

Klima-babeslekuak sortzeko, herritarren osasuna zaintzeko, eta ekonomiaren eta azpiegituren segurtasuna zaintzeko gai izango den hirigintza-plangintza berri bat behar duten hiri handiak estuasunean jartzen ari da klima-aldaketa. Aurre egitea beste erremediorik ez dagoen erronka handia da, argi baitago gero eta beroagoa den mundu batean bizi garela.

Munduko batezbestekoa baino bi aldiz azkarrago ari da berotzen Europa, eta muturreko beroa ondorio zuzenak izaten ari da hirigintzan. Landare gutxiago eta biztanle-dentsitate handiagoa dituzten hiriak zaurgarriagoak dira tenperatura beroekiko, eta horrek estres termikoa eragiten du, akatsak azpiegituretan eta energia-eskaera handitzea. Kontinente Zaharra egoerak eskatzen duen mailan egongo da?